Errepideak

Pertsona bat hil da Cascanten, lan bateko hesiak jo eta ibilgailuak su hartuta

Beste pertsona bat larri zauritu da, Añorbe gertaturiko beste istripu batean.

Foruzainak, gaur goizean, Cascanteko istripuaren lekuan. FORUZAINGOA
2022ko otsailaren 22a
10:17
Entzun

Istripua 06:00 aldera istripua gertatu da Cascanten (Nafarroa), eta pertsona bat hil da. Foruzaingoaren arabera, haren ibilgailua errepidetik atera da, eta lan batzuetako hormigoizko hesiak jo ditu. Autoak su hartu du, eta erabat kiskali da, gidaria barruan zela.

N-121-C errepideko 10. kilometroan gertatu da ezbeharra. Suhiltzaileek itzali dute sua, eta foruzainak istripua ikertzeari ekin diote.

Zauritu larri bat

Cascantekoa ez da goizaldeko istripu bakarra izan Nafarroan. Añorbe herrian, 08:00 aldera beste ezbehar bat gertatu da: bi autok elkar jo dute, eta pertsona bat larri zauritu da.

NA-6020 errepideko 5. kilometroan gertatu da talka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.