INDARKERIA MATXISTA

Bi urteko espetxe zigorra ezarri diote gizon bati andrea hiltzen saiatzeagatik

Los Arcosen egin zion eraso, 2019an. Nafarroako Auzitegiak aringarri gisa hartu du erasotzaileak molde psikotikoko antsietate eta depresio nahasmendua zuela emakumeari eraso egin zionean.

Hilkea matxista bat salatzeko elkarretaratzea, Iruñean, iaz. IñIGO URIZ / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2022ko otsailaren 24a
13:22
Entzun

Nafarroako Auzitegiak bi urteko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati 2019an Los Arcosen (Nafarroa) andrea hiltzen saiatzea egotzita. Auzitegiak larrigarri gisa hartu du gizonaren eta emakumearen arteko familia lotura, baina bertze hainbat elementu aringarritzat jo ditu. Horien artean, auzitegiak ebatzi du, txosten psikiatrikoak oinarritzat hartuta, erasotzaileak molde psikotikoko antsietate eta depresio nahasmendua zuela emakumeari eraso egin zionean. Txostenaren arabera, horrek eragina izan zuen haren gaitasun kognitiboetan, eta portaeraren kontrolaren galera ekarri zion. Auzitegiak buru nahasmenduagatiko salbuesle ez-osoa onartu du: alegia, ebatzi du ez direla baldintza guztiak betetzen akusatua erantzukizun kriminaletik salbuesteko, baina aringarri gisa hartu du nahasmendua, halere.

Gizonak epaiketaren aurretik emakumeari kaltea erreparatzeko 7.630 euro eman izana ere aringarri gisa hartu du Nafarroako Auzitegiak. Akusatuak 30.000 euro eman beharko dizkio orain emakumeari, kalte ordain gisa, eta ezinen du zortzi urtez harekin komunikatu, ezta harengana hurbildu ere.

2019ko apirilaren 30ean gertatu zen erasoa, emakumearen etxean, goizez. Gizona labankadaz saiatu zen emakumea hiltzen, eta hainbat zauri egin zizkion. Bizilagunei deiadar eginda lortu zuten gizona geldiaraztea. Defentsak Nafarroako Auzitegi Nagusian helegitea jartzeko aukera du orain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.