Osasungintza
Sindikatuek «historikotzat» jo dute Osakidetzako greba
Manifestazioak egin dituzte Donostian, Gasteizen eta Bilbon, eta salatu dute ezarri dizkieten gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izan direla

Osakidetzako langileek greba eguna zuten gaur, eta Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek «historikotzat» jo dute erantzuna. Adibide gisa jarri dute babesa «%100ekoa» izan dela Bilboko Basurtuko ospitaleko Anatomia Patologikoko zerbitzuan eta traumatologian, eta «erabatekoa» izan dela Gurutzetako erietxeko larrialdietan eta traumatologiako ebakuntza gelan. Gisa berean mintzatu dira Galdakaoko fisioterapia eta sukalde zerbitzuez, eta Zumarragako (Gipuzkoa) eta Txagorritxuko ebakuntza gelez.
#OsakidetzaBorrokan Txalo zarrapada handi batez amaitu dute manifestazioa Zabalguneko osasun etxean. "Errespetua merezi dugu. Osakidetzako langileok eta erabiltzaileok sakrifizio handia egin dugu pandemian zehar, eta bitartean, kudeatzaileek prekaritatean sakondu dute".@berria pic.twitter.com/ybBJpEbNMW
— Maite Asensio Lozano (@MAsensioLozano) February 28, 2022
Datu zehatzik ez duten arren, sindikatuek «historikotzat» jo dute gaurko greba, eta jarrera aldatzeko eskatu diote Osakidetzako zuzendaritzari. Salatu dute gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak direla, eta langile askoren greba eskubidea urratu dela. Manifestazioak egin dituzte Bilbon, Gasteizen eta Donostian, eta Bilbokoan txalo zaparrada handi batez amaitu dute martxa, Zabalguneko osasun etxean. «Errespetua merezi dugu. Osakidetzako langileok eta erabiltzaileok sakrifizio handia egin dugu pandemian, eta, bitartean, kudeatzaileek prekaritatean sakondu dute»
Langileek haserrea adierazi dute Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurretik pasatzean. Oihuak, sirenak, txistuak... ozenago entzunarazi dituzte. «Sutan gaude, oso erreta gaude», esan dute Gurutzetako larrialdietako langileek.
Joan den ostiralean ere greba egin zuten Osakidetzako lehen arretan: sindikatuen arabera, %70ekoa izan zen erantzuna oro har, eta kategoria guztietan. Larunbatean ere protestak egin zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.