Gastronomia

Arrea, Katxiña eta La Biblioteca jatetxeek Repsol gidako bigarren Eguzkia jaso dute

Repsol gidako Eguzki sariak gaur banatu dituzte, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.

Repsolen Eguzkia sarien banaketa, Donostian. JON URBE / FOU
urtzi urkizu
2022ko otsailaren 28a
20:09
Entzun

Euskal Herriko hiru jatetxek Repsol gidako bi Eguzki izango dituzte hemendik aurrera: Iruñeko La Bibliotecak, Orioko (Gipuzkoa) Katxiña upategiak eta Kanpezuko Arrea jatetxeak. Iñaki Murua Guardiako (Araba) sukaldariak ere beste Eguzki sari bat jaso du, bigarrena, Logroñon (Espainia) duen Ikaro jatetxearekin. La Biblioteca jatetxeko sukaldaria Leandro Gil da; Katxiñakoak, Iñaki eta Izaskun Zendoia dira; eta Arreakoa, Edorta Lamo.

Bestetik, jatetxe hauek Eguzki bat jaso dute lehen aldiz: Gipuzkoako Ama (Tolosa) eta Narru (Donostia); Gasteizko KEA Basque Fine Food; Bizkaiko Gotzon (Bakio), Jauregibarria (Zornotza), La despensa de Etxanobe (Bilbo) eta Remenetxe (Muxika); eta Iruñeko Kabo, Alma eta Hamabi.

#AlimentosdEspaña Eguzki jasangarria lau jatetxeri eman diete, tartean Donostiako Kofradiari —Gipuzkoako Baxurako Arrantza Ekoizleen Elkarteak kudeatzen du—. Zehazkiago, Eguzki Jasangarria sari berezien artean, «jatetxe gomendatuaren saria» eman diote Kofradiari. Iaz, Larrabetzuko (Bizkaia) Azurmendi jatetxeari eman zioten Eguzki Jasangarria saria.

Sariak emateko ekitaldia Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egin dute. 150 sukaldarik baino gehiagok parte hartu dute. Tartean izan dira Martin Berasategi, Andoni Luis Aduriz, Elena Arzak eta Euskal Herriko beste sukaldari ezagun batzuk. Aurkezleak Carlos Latre eta Ainhoa Sanchez izan dira.

Euskal Herriko bederatzi jatetxek dituzte daude hiru Eguzki sari: Akelarre, Arzak, Elkano, Martin Berasategi, Mugaritz, Zuberoa, Azurmendi, Etxebarri eta Nerua Guggenheim. Lehendik ere hiru Eguzkiak zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.