Euskal presoak

Sarek salatu du emakumeek «zigor hirukoitza» pairatzen dutela preso egoteagatik

Adierazi dutenez, egoera aldatu egin da azken hilabeteetan, emakume presoen herenak Euskal Herriratu dituztelako  

Gaur goizean Iruñean egindako kontzentraziko irudia. SARE HERRITARRA
2022ko martxoaren 7a
13:10
Entzun

Sarek babesa adierazi dio Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8aren harira egindako deiari, gaur Iruñean egindako kontzentrazioan. Bozeramaileek esan dutenez, «emakumeen ahalduntzerako» eta «sistema patriarkala desegiteko» mobilizazio egun hauetan, espetxeak ere landu behar dira. Kartzelak gizonentzat eginda daudela salatu dute: «Euskal presoek bizi duten salbuespen egoerari, masifikazioari, urruntze politikari, osasun arreta eskasari, isolamenduari, eta maiz jasan behar dituzten bortxa eta umiliazio tratuei emakume izatearen osagarri sexistak gehitzen zaizkie, zigor morala eta estigmatizazioa, edota mehatxu eta irainak, eta emakumeentzat egokituta ez dauden osasun zerbitzu eta espazioak».

Izan ere, emakumeek preso egoteagatik «zigor hirukoitza» jasaten dutela adierazi dute kontzentrazioan: soziala, pertsonala eta penala. Antolatzaileen berbetan, «patriarkatuak emakumeari ezartzen dion rol pasiboa apurtzeagatik» zigortzen dira emakumezko presoak, eta emakume txar edo ama txar gisa epaituak izaten dira.

Azken hilabeteetan egoera «apur bat» aldatu dela adierazi dute, Euskal Herritik kanpo sakabanatuta zeuden emakume presoen herenak Euskal Herriko espetxeetan daudelako. «Oraindik, ordea, 15 emakumezko daude Euskal Herritik kanpo, lau Frantziako Estatuan, eta hamabi Espainiako Estatuan», deitoratu dute. Gainera, preso horietatik lau «bakartuak» daudela nabarmendu dute, «kiderik gabe».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.