Milaka emakume ari dira parte hartzen arratsaldeko mobilizazioetan
Zainketa sistema publiko baten alde mobilizatu dira goizean. Protesta nagusienak iluntzean izango dira, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat eginez.

* Iluntzean 'Zapaltzen gaituen sistemari sua. Antolakuntza feminista gure garra' lelopean aterako da kalera mugimendu feminista.
* Baionako elkarretaratzea 18:00etan egin dute, Merkatu plazan. Bilbon, 19:30ean hasi da manifestazioa, Jesusen Bihotza plazatik; Donostian ere 19:30ean elkartu dira, Antiguako tunelean. Gasteizen, berriz, 19:00etan hasi da mobilizazioa, San Anton plazan, eta Iruñean, 20:00etan abiatu dira, Antoniutti parketik.
* Sarek salatu du emakumeek «zigor hirukoitza» pairatzen dutela preso egoteagatik.
* Migrazioei genero ikuspegiz kasu egiteko eskatu dute.
Zuzeneko kontakizuna
Zaintza, zerbitzu publikotzat
Zaintza zerbitzu publikotzat har dezala eskatu diote Bilboko manifestariek Bizkaiko Foru Aldundiari.
Geldialdia, minutu bateko isilaldia eta ondoren txistukada zaratatsua Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, zaintza zerbitzu publikoa aldarrikatzeko: "ez egin negoziorik menpekotasunarekin" @berria #M82022 #Martxoak8 pic.twitter.com/zrGkD7QLNk
— Gotzon Hermosilla (@GotzonH) March 8, 2022

Edu Lartzanguren
Pandemiaren aurreko pultsua berreskuratuta
Bilboko manifestazioak aurrera egin ahala ikusten hasi da mobilizazioaren benetako tamaina.
Manifestazioa oso jendetsua da, eta greba feministen garaikoak ekartzen ditu gogora. Dudarik gabe, mugimendu feministak pandemiaren aurreko pultsua berreskuratu du @berria #M82022 #Martxoak8 pic.twitter.com/yC4fH5vovo
— Gotzon Hermosilla (@GotzonH) March 8, 2022

Edu Lartzanguren
Jende andana, Bilbon
Bilboko manifestariek hiriko erdialdeko kaleak bete dituzte.
Manifestazioa jendez lepo, eta espaloietan ere emakume ugari zain @berria #M82022 #Martxoak8 pic.twitter.com/8rKuFBk1lx
— Gotzon Hermosilla (@GotzonH) March 8, 2022

Edu Lartzanguren
Bilbon, hastear
Hastear da Bilbon arratsaldeko mobilizazioa. Auzoetatik heldutako zutabeak elkartu egin dira erdigunean.
Bilboko auzoetatik abiatutako zutabeak Kale Nagusira iristen ari dira. Laster aterako da #M82022 manifestazioa Bizkaiko hiriburuan #Martxoak8 #M8 @berria pic.twitter.com/jU0Sdg2GmF
— Gotzon Hermosilla (@GotzonH) March 8, 2022

Edu Lartzanguren
Sorginak gogoan, Ordizian
Erre zenituzten kantarekin batukadarako bertsioarekin berotu dituzte gogoak Ordizian (Gipuzkoa), manifestazioa hasi baino lehen.
Batukada feminista #Ordizia-n, Goierriko eskualdeko manifestazioa hasi aurretik @berria pic.twitter.com/GY75o7Ek4O
— Jon Ordoñez Garmendia (@jonordoez) March 8, 2022

Edu Lartzanguren
Anoetako eta Irurako (Gipuzkoa) emakumeek bat egin dute mobilizazioan.
Iruran ere sistemari sua. Gora borroka feminista. Anoeta eta Irura elkarrekin borrokan. M8. @berria pic.twitter.com/HNQy0Vsou9
— Eider Goenaga Lizaso (@EiderGoenaga) March 8, 2022

Edu Lartzanguren
Konplizeen artean, Zumaian
Musika eta dantzarekin abiatu dira ikasleak arratsaldeko mobilizaziorantz.
Zumaiako Musika eta Dantza eskolako ikasleak, gurasoak eta irakasleak Mikel Markez-en "Konplize ditut eta" kanta abestu eta dantzatu dute Mugimendu Feministak antolatutako mobilizazioa abiatu aurretik @berria #M82022 #Martxoak8Egunero pic.twitter.com/DizOE0pM0Z
— Lara Madinabeitia (@lmadinabeitia) March 8, 2022

Edu Lartzanguren
Amaia Fontang: «Borroka jarraitu behar dugu»
«Gure ahizpek eta amek eginiko borroka jarraitu behar dugu egiazko parekidetasuna lortzeko», esan du Zutik talde feministako Amaia Fontangek, Baionako mobilizazioan.
#M82022 Amaia Fontang Zutik talde feministako kidea @berria pic.twitter.com/lgdw4dbasG
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) March 8, 2022

Edu Lartzanguren
Emakume langileen borroka, Donostian
Hasi da Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak Gipuzkoako hiriburuan antolaturiko mobilizazioa.
Hasi da @itaia_donostia|k antolatu duen mobilizazioa. "Gora emakume langileon borroka!". @berria pic.twitter.com/no3am7z2YC
— Jone Arruabarrena (@j_arruabarrena) March 8, 2022

Edu Lartzanguren
Baionan, prestatzen
Baionako merkatuko plazatik abiatuko da manifestazio feminista.
#M82022 Jendea biltzen ari da Baionako merkatuko plazan. Laster hasiko da elkarretaratze feminista @berria pic.twitter.com/lrZ4jVdSQ9
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) March 8, 2022

Edu Lartzanguren
Herriz herriko arratsaldeko bilkurak hasi dira
Lazkaon (Gipuzkoa) elkartzen hasi dira arratsaldeko protestari ekiteko.
Lazkaoko plaza hasi da jendez betetzen, "Zapaltzen gaituen sistemari sua" lelopean. @berria pic.twitter.com/nFCM0982U6
— Ane Insausti (@ane_insausti) March 8, 2022

Edu Lartzanguren
Emakume migratuen performancea
Bilboko mugimendu feministako emakume migratuek euren egoeraren berri eman dute, performance baten bidez. Garai batean Ibaizabalen ontziak sokekin tiraka mugiarazten zituzten emakumeekin identifikatzen dute euren burua.
Soka zaharrak eta kate berriak. Bilboko mugimendu feministako emakume migratuek performancea egin dute zirgarien eskulturaren ondoan. Euren burua "subjektu politiko" gisa aldarrikatu dute @berria #M82022 pic.twitter.com/WgE1vm3vi4
— Gotzon Hermosilla (@GotzonH) March 8, 2022

Edu Lartzanguren
Arratsaldean ere, kaleak hartzeko prest
Arratsalderako ere, manifestazio andana antolatu dituzte Euskal Herriko herri eta hiriburuetan. Protesta nagusienak iluntzean izango dira, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat eginez. Mugimendu feministak zaintza jarri du erdigunean aurtengo Martxoaren 8an, eta Zapaltzen gaituen sistemari sua. Antolakuntza feminista gure garra lelopean hartuko dituzte kaleak.
Baionako elkarretaratzea 18:00etan izango da, Merkatu plazan. Bilbon, 19:30ean hasiko da manifestazioa, Jesusen Bihotza plazatik; Donostian ere 19:30ean elkartuko dira, Antiguako tunelean. Gasteizen, berriz, 19:00etan hasiko da mobilizazioa, San Anton plazan, eta Iruñean, 20:00etan abiatuko dira, Antoniutti parketik.
Bagera-Nous Sommes elkarteak, aldiz, Pausun (Urruña, Lapurdi) deitu du mobilizaziora, 17:30ean, plazan.
Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialista, ordea, Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki lelopean aterako da kalera, eta «egiturazko miseriaren eta biolentziaren aurrean», sozialismoa eraikitzeko deia egin du. Horretarako, hamaika herritan mobilizatzeko eskatu dute.
M8 MOBILIZAZIOAK| Emakume langileon bizitzak definitzen dituen egiturazko miseriaren eta biolentziaren aurrean, gaurdanik hasita gure zapalkuntza egoera gainditzeko eta sozialismoa eraikitzeko antolatzera dei egiten dugu!
— ITAIA (@itaiasarea) February 16, 2022
Hona hemen mobilizazioak⬇️ pic.twitter.com/xWEVfEvbrl

Oihane Puertas Ramirez
Ikasleek eta sindikatuek hartu dituzte kaleak
Emakumeek hartu dituzte gaur goizean Euskal Herriko kaleak. Ikasleak, esaterako, institutu eta unibertsitateetan mobilizatu dira. Unibertsitateetako neska ikasleek protestak egin dituzte 10:00etan, Donostian, Gasteizen, Leioan eta Eskoriatzan. Ikasle Sindikatuak deitutako mobilizazioetan, ordea, Matxismoaren, LGTBIfobiaren eta faxismoaren aurrean, feminismo iraultzailea izan da lelo nagusia. Ikasle Abertzaleakek antolatuta, «zapalkuntzarik eta dominaziorik gabeko» gizarte baten alde elkartu dira, Lotzen gaituzten kateetatik askatzeko, emakume langileok borrokara batu lelopean.
Sindikatuek, aldiz, zaintzari eman diote garrantzia. ELAk eta LABek deitu dituzte mobilizazioak, Hegoaldeko hiriburuetan. LABek, esaterako, «zaintzekin negoziorik egin ez dadila» eskatu du, eta EAJ eta PSN alderdiei, gainera, zaintza sistema «publiko komunitario» baterako pausoak emateko eskatu diete. Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Foru Aldundiaren aurrean elkartu dira, eta Donostian, sindikatuak Gipuzkoako Foru Aldundia inguratu du giza kate baten bidez. Iruñean, aldiz, PSNren egoitzaren aurrean batu dira.
ELAk, ordea, ekitaldi bat antolatu du 10:00etan, Donostiako Kursaalean, eta, horren ondoren, Donostiako kale nagusiak zeharkatu dituen manifestazioa egin du.


Oihane Puertas Ramirez
Baionan eta Pausun egingo dituzte Iparraldeko mobilizazio nagusiak
Mugimendu feministak deituta, Baionan eta Pausun (Urruña, Lapurdi) egingo dituzte Ipar Euskal Herriko mobilizazio nagusiak. Bagera-Nous Sommes elkarteak antolatuta, 17:30ean elkartuko dira Pausuko plazan. Baionan, aldiz, 18:00etan batuko dira merkatu plazan, Ipar Euskal Herriko Asanblada Feministak deituta.
#Martxoak8: 17.30ean Pausuko plazan deitu du mobilizazioa Bagera-Nous Sommes elkarteak. 18.00etan Baionako merkatu plazan batuko dira IEHko Asanblada Feministak deiturik https://t.co/7wJzUZEpyE pic.twitter.com/bELAYTzQ2m
— kazeta.eus (@kazetaeus) March 8, 2022

Oihane Puertas Ramirez
Artiacheko emakume grebalariek eserialdia egin dute fabrika aurrean
Orozkoko (Bizkaia) Artiach galleta fabrikako emakume grebalariek protesta egin dute lantegi aurrean. Aiaraldeko Mugimendu Feministak protestarekin bat egin du eta piketera batzeko deia egin du.
Lantegi aurrean eseri dira @ArtiachBorrokan eko emakume grebalariak eta @AiaraldekoMF ko kideak. 14:00etan zen txanda aldaketa, baina ez da momentuz inor sartu #martxoak8 pic.twitter.com/DVAnL7nKIR
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 8, 2022

Oihane Puertas Ramirez
Ikasle Abertzaleakek deituta, elkarretaratzeak egin dituzte institutuetan
Lotzen gaituzten kateetatik askatzeko, emakume langileok borrokara batu lelopean, elkarretaratzeak egin dituzte zenbait ikastetxetan. Ikasle Abertzaleakek antolatuta, «zapalkuntzarik eta dominaziorik gabeko» gizarte baten alde atera dira kalera. Arratsaldean, gainera, Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak deitutako mobilizazioekin bat egiteko deia egin dute.
Irudietan, Iruñerriko Ikasle Abertzaleakek antolatutako elkarretaratzeak.
M8| Gaur, emakume langilearen nazioarteko egunean, elkarretaratzeak eraman ditugu aurrera iruñerriko institutoetan zapalkuntzarik eta dominaziorik gabeko gizarte baten eraikuntzaren norantzan.
— Iruñerriko Ikasle Abertzaleak (@IrunerrikoIA) March 8, 2022
Hona hemen gaurko elkarretaratzeen hainbat argazki.ÑÑÑ pic.twitter.com/H1KOKG86mf

Oihane Puertas Ramirez
SATSEk «benetako berdintasunerako neurri ausartak» eskatu ditu
SATSE sindikatuak adierazi du erizainak eta fisioterapeutak «funtsezkoak» direla osasun sisteman, baina «ikusezin» izaten jarraitzen dutela. «Benetako berdintasunerako neurri ausartak» aldarrikatu ditu sindikatuak, aldarrikapen instituzional baten bitartez.
—✊ Horregatik guztiagatik, gaur inoiz baino gehiago gogoratu behar dugu ERIZAINOK ETA FISIOTERAPEUTOK ERREFERENTEAK GARA, FUNTSEZKOAK GARA.
— SATSE Euskadi (@SATSE_Euskadi) March 8, 2022
Ñ🔬— ZIENTZIA GARA, GIDA DEZAGUN!#Martxoak8 @Sindicato_SATSE pic.twitter.com/kta9VWpOIt

Oihane Puertas Ramirez
Gasteizen, LABek Arabako Foru Aldundiaren aurrean egin du elkarretaratzea, Bultza! Zaintzaileen lan baldintzei lelopean. Zaintzaren negozioarekin bukatzeko eta zaintza sistema «publiko komunitario» baterako pausoak emateko eskatu diote EAJri.
#Gasteizen ere @Arabako Foru Aldundiaren aurrean mobilizatu gara.
— LAB Gasteiz (@LABGasteiz) March 8, 2022
📢 #Bultza zaintzaileen lan baldintzak!#Martxoak8 #FuntsezkoakBeti pic.twitter.com/7H0ueSsh1n

Oihane Puertas Ramirez
Bukatu da Ikasle Sindikatuak deitutako mobilizazioa
Matxismoaren, LGTBIfobiaren eta faxismoaren aurrean, feminismo iraultzailea izan da Ikasle Sindikatuak kalera atera duen leloa. Donostiako Boulevardean bukatu dute manifestazioa.
Ikasle Sindikatuak ere manifestazioa deitu du. Boulevardean bukatu dute. @berria pic.twitter.com/3t5uGCwitU
— Jone Arruabarrena (@j_arruabarrena) March 8, 2022

Oihane Puertas Ramirez
Abaraska berezia prestatu du Martxoaren 8rako Berbaxerka jokoak. Emakumeen Nazioarteko eguna dela eta, jokalariek 50 emakume historiko bilatu beharko dituzte gaur, Euskal Herriko 25 eta nazioarteko beste 25. Laguntza behar izanez gero, andre horiei buruzko pistak ere emango dituzte.


Oihane Puertas Ramirez
Bilbon, LABek Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egin du elkarretaratzea, «zaintzekin negoziorik egin ez dadila eskatzeko». Kartelez bete dute ingurua.
Empapelan el Palacio de la Diputación Foral de Bizkaia en #Bilbao para reivindicar la eliminación del negocio de los cuidados y manifestar que "las condiciones laborales de las cuidadoras no están en venta" #8Marzo2022 #Martxoak8 🟣 @LAB_Feminista @LABsindikatua pic.twitter.com/1DJmakVsKU
— Ecuador Etxea (@EcuadorEtxea) March 8, 2022

Oihane Puertas Ramirez
Txalo artean bukatu da mobilizazioa. @berria pic.twitter.com/Ysq1Jnz5Rp
— Oihane Puertas Ramirez (@oihanepuertas1) March 8, 2022
Irakurria izaten ari da Onintza Enbeitaren gaurko #Bira zutabea: «Aldarrikatu ditugu emakume famatuak, zientzialariak, iraultzaileak, idazleak... eta ahaztu ditugu nahi zutena egiteko aukerarik izan ez zutenak. Ahal zutena egin zutenak: baina batez ere gure sorreraren errudun nagusiak izan zirenak. Eskerrik asko».
Oraindik irakurtzeko tarterik hartu ez baduzue: Genealogia (berriz).

Paulo Ostolaza
BERRIAk bere egoitza nagusia duen Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean ere mobilizatu dira hainbat emakume. Bizitzak erdigunera eramateko eskatu dute, eta giza katea egingo dute. Han da Oihane Puertas Ramirez kazetaria.
Bizitzak erdigunera eramateko eskatu dute. @berria pic.twitter.com/oL0JOGsihr
— Oihane Puertas Ramirez (@oihanepuertas1) March 8, 2022

Paulo Ostolaza
ELA eta LAB, Donostian ere bai
Zaintzaren aldarria Donostiara ere heldu da, LAB eta ELA sindikatuen eskutik. Han da Jone Arruabarrena BERRIAko kazetaria. LABek Gipuzkoako Foru Aldundia inguratu du giza kate baten bidez, eta ELAk bidea moztu du Kursaal parean.
Bidea moztu dute, eta oihal handiak helduta hasi da manifestazioa. @berria pic.twitter.com/6HaxyFeeyi
— Jone Arruabarrena (@j_arruabarrena) March 8, 2022

Paulo Ostolaza
EAJk Emakume Abertzale Batzaren sorreraren mendeurrena baliatu du aurten, Emakumeen Nazioarteko Eguneko aldarriak egiteko. «Gure irrintziak darrai» lelopean, azken urteetan alderdiko kide izan diren hainbat emakume bildu dituzte bideo batean. Hitzak Karmele Erraztik duela ehun urte esandakoak dira.
🟣 Nuestra voz sigue sonando
— EAJ-PNV (@eajpnv) March 8, 2022
🟣 Gure irrintziak darrai
🟣 Nous continuerons á nous faire entendre
📣 Animatu eta urratsa eman ezazu zure ahotsa entzun dadin ➡ https://t.co/PJDzcba4td#M8 #GureIrrintziakDarrai #NuestraVozSigueSonando pic.twitter.com/dAH7Oj6MKn

Paulo Ostolaza
Nafarroan, LABek PSNren egoitzaren aurrean egin du elkarretaratzea, «zaintzetako langileen baldintzak duintze aldera zaintzekin negoziorik egin ez dadila eskatzeko».
LAB sindikatuak deituriko elkarretaratzea Iruñean, Gobernuko lehendakaritza duen PSN alderdiaren egoitzaren aitzinean, zaintzetako langileen baldintzak duintze aldera zaintzekin negoziorik egin ez dadila eskatzeko.#M8 #Martxoak8 #GoraBorrokaFeminista #GoraLangileBorroka pic.twitter.com/aW3NHXkTkf
— LAB Nafarroa (@LABnafarroa) March 8, 2022

Paulo Ostolaza
Zaintzeko beste modu bat aldarri
Zaintza sistema publiko baten inguruko aldarria zabaltzen ari da mugimendu feministan, eta lelo nagusia izaten ari da aurtengo Martxoaren 8ko protesta askotan. Zergatik, ordea? Besteak beste, pandemiak agerian utzi duelako zaintza guztiz beharrezkoa dela, eta, aldi berean, egungo eredua agortuta dagoela. BERRIAk gai hori aztertu zuen joan den igandean:
- Maria Angeles Duran, soziologoa: «Etxeko lanak publifikatzeko 91.858 lanpostu sortu behar dira».
- Adinekoen zaintzari adabakien bidezko erantzunak ematen zaizkio sarri, ahulak, eta, gehiegitan, lan baldintza eskasegietan ari diren andreen bidez.

Paulo Ostolaza
Instituzioek eta alderdiek berdintasunaren aldeko mezuak zabaldu dituzte
Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, adierazpen ugari egin dituzte instituzioetako buruek eta alderdi politikoek. Beatriz Artolazabalek salatu du emakumeek «presio handia» jasaten dutela beren gorputzen eta itxura fisikoaren gainean. Berdintasunaren aldeko lana eta konpromisoa berretsi ditu EAJk, eta feminismoaren aldarrikapenak bere egin ditu Ahal Dugu-k.

Edurne Begiristain
AEK-ko kideen argazkiak ikusgai, «indarrak batzeko»
Emakume Langilearen Nazioarteko egunaren harira, AEK-k emakume langileen argazkiak zabaldu ditu, haien lana eta presentzia ikusarazteko, baita «indarrak batzeko» ere. Izan ere, erakundean parte hartzen duten kide eta irakasle gehienak emakumeak direla nabarmendu du; %63,9, hain zuzen ere. AEK-k gaineratu du euskararen zein emakumeen egoera «zeharo okertu» dela.
GORA EMAKUMEON* NAZIOARTEKO EGUNA!!
— AEK (@AEK_eus) March 8, 2022
Gaur eta egunero, martxoak 8! https://t.co/3HDXUfclVB pic.twitter.com/9GPs6PO1Fq

Oihane Puertas Ramirez
Hasi dira ikasleen mobilizazioak
GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak 11:00etan hasi du protesta, Elurretatik. Emakume langileon antolakuntzaz, berdintasun faltsua borrokatu da kalera atera duten leloa.
MARTXOAK 8 MOBILIZAZIOA | Hasi gara‼️ Magiisteritzako fakultatearen bidean gaude!
— GUET (@Guetgasteiz) March 8, 2022
Animatu! pic.twitter.com/cyhvHNGpYh

Oihane Puertas Ramirez
Euskal PEN klubak azken hamabi hilabeteotan argitaratu duten euskal emakume idazleak bildu ditu afixa bakarrean. Guztira 83 emakume dira.
Azken 12 hilotan argitaratu dutenak, afixa bakarrean pic.twitter.com/MGbpSOs08Z
— Euskal PEN (@EUSKALPEN) March 7, 2022

Oihane Puertas Ramirez
LABek protestak antolatu ditu goizean
Zaintzaileen lan baldintzen alde borrokatzeko helburuarekin, mobilizazioaetara deitu du LAB sindikatuak 11:00etan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Foru Aldundiaren aurrean; eta Iruñean, PSNren egoitzaren aurrean.
Arratsaldean, gainera, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat egiteko eskatu du sindikatuak.
#Martxoak8
— LAB Ekintza Soziala (@LABSoziala) March 8, 2022
Zaintzaileon lan baldintzak borrokatu ditzagun.
Acabemos con el negocio de los cuidados.
Zapaltzen gaituen sistemari, sua!🔥🔥🔥
Batu gaurko mobilizazioetara!#martxoak8 pic.twitter.com/Kv7pChcX2x

Oihane Puertas Ramirez
Twitterren ere, emakumeak ikusarazten
Emakumearen Nazioarteko Egunean, Twitterreko erabiltzaileak «jarraitu beharreko» zortzi emakume ari dira aipatzen #8anzortzi traolarekin.
Martxoak 8.#8anzortzi
— Goizalde Landabaso-Etcheverry 🟣 (@GoizaldeL) March 8, 2022
Jarraitu beharreko zortzi emakume:@AnaGalarraga1 @IratxeFresneda @txargain @IratiIciar @desplazatua @euskaljakintza @AnaisNi @pkaltzada

Oihane Puertas Ramirez
ELAk zaintzaren inguruko ekintzak antolatu ditu
Zaintza oinarri hartuta, ekitaldi bat antolatu du ELA sindikatuak 10:00etan, Donostiako Kursaalean. Amaia Perez de Orozkok Euskal Herriko zaintza sistemaz arituko da, eta, horren ondoren, zaintza esparru ezberdinetako langileek hitz egingo dute.
Sindikatuak, gainera, mobilizazioetara deitu du: 12:00etan hasiko da lehenengoa, eta Donostiako kale nagusiak zeharkatuko ditu. Arratsaldean, aldiz, mugimendu feministak deitutako mobilizazioekin bat egingo du ELAk.
#Martxoak8
— ELA sindikatua #AktibatuLortuZaindu (@ELAsindikatua) March 8, 2022
✅ Zaintza publikoa denontzat
Gaur #Donostia|n
—️ Amaia Pérez de Orozco (@ColectivaXxk ) "Zaintza sistema #EuskalHerria|n"
—️ Zaintza sektoreko langileen testigantzak
Ñ https://t.co/KInBXWDc3d pic.twitter.com/ixNwQCkXox

Oihane Puertas Ramirez
Erakundeek kalera ateratzeko deia egin dute
Instituzio publikoek mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Emakundek adierazi duenez, Emakumearen Nazioarteko Egunean kalera ateratzea «inoiz baino beharrezkoagoa» da; «berdintasunerako une erabakigarria» delako.
Arartekoak ere gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren beharra azpimarratu du ohar baten bidez, eta Nafarroako Legebiltzarrak bat egin du Martxoaren 8ko aldarriekin, adierazpen instituzional baten bidez.

Oihane Puertas Ramirez
Zaintza jarriko dute erdigunean
Mugimendu feministak zaintza jarriko du erdigunean gaurko mobilizazioetan. Euskal Herriko Mugimendu Feministak, esaterako, «publikoa, doakoa eta integrala» izango den zaintza sistema bat exijitzen du. Euskal Herriko Bilgune Feministak ere ideia horren inguruan ondu du aurtengo kanpaina. Eta Euskal Herriko Neska Gazteek ere zaintza jarri dute erdigunean, eta sare sozialetan gogora ekarri dute «zaintzarik gabe bizitzarik ez» dagoela.
Sindikatuek ere bat egin dute zaintza erdigunean jartzearekin. LAB sindikatuak, adibidez, «zaintzaren negozioa desegitera» deitu du. CCOOk ere nabarmendu du zaintza lanei «balioa ematearen» garrantzia, eta ELAk prekaritaterik gabeko zainketa sistema publiko baten alde mobilizatzera deitu du.

Oihane Puertas Ramirez
Sistema «erretzeko» deia egin du mugimendu feministak
Euskal Herriko Mugimendu Feministak mobilizazioetara deitu du gaur arratsalderako, Zapaltzen gaituen sistemari sua. Antolakuntza feminista gure garra lelopean. «Kriminala eta jasanezina» den sistema «heteropatriarkal, kapitalista, arrazista eta kapazitista kiskali» nahi du mugimenduak. Horretarako, hiriburuetan zein hainbat herritan antolatu dituzte manifestazioak.
[DEIALDIAK]
— Euskal Herriko Mugimendu Feminista (@M8EuskalHerria) February 24, 2022
🔻BAIONA. 18:00etan Merkatu plazan.
🔻BILBO. 19:30ean Jesusen bihotzetik.
🔻DONOSTIA. 19:30ean Antiguoko tuneletik.
🔻GASTEIZ. 19:00etan San Anton plazatik.
🔻IRUÑEA. 20:00etan Antoniuttitik.
🔸Mobilizazio gehiago herri eta eskualdeetan. pic.twitter.com/s7axDBXKBB

Oihane Puertas Ramirez
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.