Energia merkatua

Olaberriko Arcelorrek hamasei orduz eten du ekoizpena, argindarraren prezioagatik

Geldialdi «selektibo eta labur» gehiago egitea aurreikusten du. Argindarra inoizko preziorik garestienean ordaindu da astearte honetan Iberiar penintsulako merkatuan.

Olaberriko lantegiaren sarrera. IDOIA ZABALETA (FOKU)
jokin sagarzazu
2022ko martxoaren 8a
18:04
Entzun

Argindarraren prezioa dela eta, Arcelor Mittalek Olaberrian (Gipuzkoa) duen lantegiak ekoizpena eten du astearte honetan, hamasei orduz: goizeko zazpietatik gauerdira arte. Enpresak azaldu duenez, egunero erreparatuko dio hurrengo egunean argindarrak izango duen prezioari, eta horren arabera hartuko ditu produkzioarekin lorturiko erabakiak.

Arrazoi beragatik aurretik ere egin dituzte produkzio etenak lantegi horretan. Joan den urrian, siderurgiako multinazionalak ohartarazi zuen bere planta batzuetan geldialdi «selektiboak eta laburrak» egiten hasiko zela eta Olaberriako zegoela horien artean, Bergarakoarekin batera. Taldeak Euskal Herrian dituen altzairutegi guztiak elektrikoak dira, baina Bergaran produktu luzeak ekoizten ditu. 410 behargin inguru ditu.

Argindarra inoizko preziorik garestienean ordaindu da astearte honetan Iberiar penintsulako merkatuan: batez beste 545 euro megawatt-ordua (MWh); iluntzeko zortzietatik bederatzietara 700 eurora heldu da. Asteazkenerako pixka bat murriztuko da: batez beste 473 euroko prezioa izango du megawatt-orduak (MWh); 19:00etan izango du preziorik garestiena: 605 euro.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak ohartarazi duenez, litekeena da enpresa elektrointentsibo gehiagok hartzea Arcelor Mittalen antzerako erabakiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.