Hego Korea

Yoon Suk-yeolek irabazi ditu Hego Koreako hauteskundeak

Gutxigatik irabazi ditu bozak, eta adierazi du «askatasuna eta demokrazia mehatxatzen dituzten ideologietatik urrun» egongo dela. Maiatzaren 10ean hartuko du kargua.

Yoon Suk-yeol konserbadoreak irabazi ditu Hego Koreako hauteskundeak. SONG KYUNG-SEOK / POOL
Oihane Puertas Ramirez.
2022ko martxoaren 10a
11:32
Entzun

Yoon Suk-yeol Herri Boterearen Alderdia indarreko buruzagi kontserbadorea hautatu dute Hego Koreako presidente. Horrela, datozen bost urteetan egongo da karguan, Moon Jae-Ineken lekua hartuta. Gutxigatik irabazi ditu presidentetzarako hauteskundeak Yoonek: botoen %48,56 lortu ditu, eta Lee Jae-myung Alderdi Demokratako hautagaiak, berriz, %47,83.

Buruzagi kontserbadoreak maiatzaren 10ean hartuko du kargua, eta, besteak beste, «askatasuna eta demokrazia mehatxatzen dituzten indar eta ideologietatik urrun» egongo dela adierazi du. Inguruko herrialdeak ere izan ditu hizpide: adierazi duenez, Ipar Korearekin hitz egiteko atea «beti zabalik» mantenduko du, baina ohartarazi du «zorrotz» erantzungo duela, «beharrezkoa» izanez gero. Japoniarekin, ordea, «aurrera begiratzen duen harreman bat» lortzeko lan egingo duela jakinarazi du, eta Txinarekin «errespetuzko» harreman bat sortu nahi duela.

Horrez gain, Washingtonekin lankidetza militarra «indartzeko» konpromisoa hartu du Yoonek. Joe Biden AEBetako presidenteak telefonoz zoriondu du buruzagi kontserbadorea, eta, Etxe Zuriak jakinarazi duenez, «Ipar Korearen programa nuklearrek eta misilek planteatzen dituzten mehatxuei erantzuteko koordinazio estua» izateko konpromisoa hartu dute biek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.