Ukrainara igorritako laguntza «arazo logistiko» bihurtzear dela ohartarazi dute

Laguntza humanitarioa luzerako izanen dela esan, eta «tentuz» jokatzearen beharra azpimarratu dute Gobernuz Kanpoko Erakundeek.

Ukrainara laguntza humanitario eskaintzeko gakoak eman dituzte eragle sozialek, Nafarroako Jauregian. BERRIA
Olaia L. Garaialde.
2022ko martxoaren 11
13:42
Entzun

Ukrainara laguntza humanitario eskaintzeko gakoak eman dituzte CEAR-ek, Gurutze Gorriak, UNICEFek eta Nafarroako ONDG koordinakundeak, Nafarroako Jauregian. Juan Jose Martin Nafarroako Gurutze Gorriko koordinatzaileak esan du asmo onez betetako ekimen saldoa izan dela azken egunotakoa, eta guztia eskertzekoa dela: «Baina ez dira egokienak, lehen mailako arazo logistiko bihurtzen direlako», Martinek esan duenez. «Tentuz» jokatu, eta «lasaitasunez» erantzun behar zaie beharrei, Martinen esanetan: «Ezin gara kaosaren parte izan, erantzunaren parte izan behar gara».

Laguntza ekonomikoa hartu du hizpide, besteak beste. Idoia Oneka Nafarroako ONDG koordinakundekoak. Laguntza ekonomikoa «malgua» izan behar dela esan du. Horretarako, erakundeek esan dute laguntza ekonomikoa lehenetsi behar dela, eta ez direla jakiak edo bestelako produktuak bidali behar horrek tokian tokiko ekonomia kaltetuko duelako. «Tokian tokiko produktuan kontsumitu behar ditugu bertako biztanleek aurre egin dezaten» esan du Unicefeko Maider Gabilondok.

Laguntza humanitario bi fasetan banatu dute: batetik, babesean hartzearena, eta, bestetik, akonpainamendua egitearena. Hirutan sailkatu dituzte errefuxiatuak etxean hartzeko arrazoiak: senide edo gertuko pertsona bat Nafarroan izatea; aldez aurretik pertsonak etxean hartu dituztenak izatea; eta aldez aurretiko harremanik izan gabe etxean hartzeko nahia izatea. Azken horietan jarri dute bereziki arreta. «Argi izan behar dute luzerako izan behar dela, gastu ekonomikoak direla, eta erabakia argia izan behar dela. Beraz, egin nahi badute, onena da erakundeongana jotzea informazio bila», azaldu du Martinek. Informazioa kontrastatzearen eta iturri fidagarriekin hitz egitearen garrantziaz ere mintzatu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.