Ingurumena

Gizon bat ikertzen ari dira Azkoienen, txoriak likaz ehizatzeagatik

'Fringillidae' deituriko hegazti espezie bat harrapatzen saiatzen ari zen likaz bustitako hagatxo batzuen bidez. Faunaren aurkako delitu batengatik ikertzen ari dira.

Fringillidae espezieko txori bat, zuhaixka batean. BERRIA
2022ko martxoaren 14a
12:25
Entzun

Polizia patruila batek harrapatu du gizona, oharkabean: kolaz baliatuta txoritxoak ehizatu nahian ari zen Azkoiengo (Nafarroa) eremu natural batean. Poliziaren esanetan, fringillidae deituriko hegazti espezie bat harrapatzen saiatzen ari zen zuhaixka baten ondoan. Likaz bustitako hagatxo batzuen bidez ehizatu nahi zuen, kaiola baten barruan zituen kardelina eta txoka baten apeuaren laguntzaz baliaturik.

Espezie babestuak dira fringillidae deiturikoak, eta hura ehizatzea debekatuta dago 2017. urtetik. Gainera, egun indarrean diren arauek ez dute baimentzen likaz bustitako hegatxoen edo antzeko «arte suntsitzaile» edo «ez-hautakorren» bidez animaliarik ehizatzerik. Halaber, arau horiek zehazten dute hori egiten duten norbanakoak faunaren aurkako delituengatik ikertuko dituztela.

Hain justu ere, delitu horrengatik berarengatik ikertzen ari dira Azkoienen txoriak kolaz baliatuta ehizatzen atzeman duten gizona. Arte suntsitzaile eta ez-hautakor bat baimenik gabe erabiltzeagatik ikertzen ari dira, eta, Zigor Kodearen 336. artikuluaren arabera, lau hilabetetik bi urterainoko espetxealdi zigorra edota zortzi hilabetetik 24 rainoko isuna ezarri ahal diote gizonezkoari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.