Eskubaloia

Bera Berak Aula izango du aurkari Kopako final-laurdenetan

Zortziko Finala Donostian jokatu da, apirilaren 29tik maiatzaren 1era. Koadroaren alde samurragotik joatea egokitu zaio Imanol Alavarezen taldeari.

ainara arratibel gascon
2022ko martxoaren 16a
17:10
Entzun

Super Amara Bera Berak badaki zein bide egin beharko duen Espainiako Kopako Zortziko Finalean. Donostian jokatuko da txapelketa, apirilaren 29tik maiatzaren 1era, eta donostiarrek Aula Valladolid izango dute lehen kontrarioa, final-laurdenetan. Aurrera eginez gero, finalerdietan, Granollers-Guardes partidako irabazleari egin beharko diote aurrera. Ustez txapelketako alderik samurrenetik doaz gipuzkoarrak. Izan ere, koadroaren beste taldean hauek dira final-laurdenetako kanporaketak: Ro’Casa-Malaga, eta Elx-Gijon. Bi kanporaketa horietako irabazleek elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak finalerdietan.

Zozketa gaur egin da Miramar Jauregian. Antolatzaile gisa Bera Berak koadroaren zein aldetik joan erabakitzeko. «Egia esan, halako aukeraketa bat ez da erraza. Ziurrenik Aula motibatuago etorriko da horregatik. Baina ilusio handia dugu etxean Kopa jokatzeagatik. Ondo lehiatu nahi dugu, eta zaleei ikuskizun polita eskaini», adierazi du Imanol Alvarez entrenatzaileak. Alvarezen taldeak aurreko asteburuan, larunbatean, jokatu zuen ligan Valladoliden aurka, eta garaipen estua lortu zuen: 27-29. Lehen itzulian, alde handiagoz irabazi zuen Bera Bera Berak: 37-31. Espainiako taldea zazpigarren lekuan dago sailkapenean ligan. Hamazazpi partidetatik bederatzi irabazi ditu, bat berdindu eta zazpi galdu.

Berez iaz zen jokatzea txapelketa Donostian, baina COVID-19ari aurre egiteko ezarrita zeuden neurriak tarteko, Bera Berak nahiago izan zuen antolakuntza Ro’Casaren esku utzi, eta Kanaria Handietan jokatzea. Oraingo honetan, dena prest dute. Txapelketa Illunben jokatuko da, ahalik eta zale gehien kabitu ahal izateko. 10.000 lagunentzako lekua dago. 1996an jokatu zen azken aldiz Kopa Donostian.

Zazpigarren Kopa nahi du

Kopa beti izan da Bera Beraren txapelketa kutuna. Sei titulu ditu irabazita. Azken 2018-2029 denboraldian, zortziko finala Euskal Herrian jokatu zen azken aldian. Barakaldon (Bizkaia) izan zen, eta hain zuzen Aula Valladolid hartu zuen mendean finalean nagusitasunez: 30-17. Azken bi denboraldietan, ordea, garrantza izan da Kopa donostiarrentzat. Duela bi urte final-laurdenetan galdu zuen Elxen kontra (28-24). Iaz ere Herrialde Katalanetako taldea izan zen borreroa, finalerdietan (26-28).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.