EZBEHARRA

Emakume bat hil da Barakaldon, etxe batek su hartuta

79 zituen andreak.

Sutea piztu den etxebizitza, ezkerrean.
2022ko martxoaren 17a
09:38
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 79 urteko emakumezko bat hil da gaur goizaldean Barakaldon (Bizkaia), etxebizitza batean piztutako sute batean. 06:20 inguruan sortu da sua, Axular kaleko eraikin batean, eta bertara joan dira Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak. Etxebizitzara sartzerakoan, barruan topatu dute andrea, hilik.

Beste bi pertsona ere artatu dituzte, kea arnastu dutela eta. Sutea itzali dute jada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.