Ezbeharra

Hilik aurkitu dute asteartean Larran desagerturiko mendizalea

Hildakoa 40 urteko gizonezko bat da, gasteiztarra. Hiru Erregeen Mahaira igotzeko bidea hasi zuen orain dela bi egun, eta, iluntzerako bueltatu gabea zela ikusita, bilaketari ekin zioten. Eguraldi kaskarra dela eta, ezin izan dute gaur gorpua hartu; bihar jasoko dute.

Hiru Erregeen Mahaiko tontorraren artxiboko argazkia. PATXI CASCANTE
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko martxoaren 17a
15:41
Entzun

Hilda atzeman dute orain dela bi egun Larra inguruan desagerturiko mendizalea. 40 urteko gizonezkoa da, Gasteizkoa. Hiru Erregeen Mahaira igotzeko asmoz abiatu zuen ateraldia, astearte goizean, Linzako aterpetik (Espainia). Artean aterpetxera itzuli gabea zen iluntzerako, eta, hori ikusirik, Suhiltzaileen Erreskate Teknikorako Taldeko zenbait kidek orduantxe ekin zioten bilaketa lanari, desagerpenaren egunean berean. Gaur aurkitu dute, azkenik.

Guardia Zibilak zehaztu dutenez, Ukerdi mendian (Nafarroa) atzeman dute mendizalearen gorpua, 15:00ak aldera. Mendiaren iparraldeko magalean zen, zehazki Aragoiren mugatik hurbil. Hilotza aurkitu izanagatik, erreskate zerbitzuek ez dute erdietsi hura jasotzea, giroa bereziki nahasia baitzen gaur. Azaldu dutenez, bihar joko dute bertara atzera ere, gorpua hartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.