Kanpo merkataritza

Esportazioek %20,7 igota hasi dute 2022. urtea

Inportazioak are gehiago handitu dira, hidrokarburoen eraginez.

Bahia de Bizkaia gas inportatzaile handia da. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Iker Aranburu.
2022ko martxoaren 17a
17:16
Entzun

Hego Euskal Herriko enpresek 2.924,4 milioi euroren esportazioak egin zituzten aurtengo urtarrilean. Iaz baino %20,7 gehiago da, eta inoiz urtarril batean izandako kopururik handiena. Are gehiago handitu dira inportazioak, 2.502,8 milioiraino (+%39,8).

Esportazioen eta inportazioen hazkundean zerikusi handia izan du energia sektoreak. Petronorrek petrolioa inportatzen du, eta ondoren erregaiak esportatu; Bahia de Bizkaia Gasek, berriz, gasa inportatzen du itsasontzitik, eta gero gasbideetatik banatzen du. Horrela, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gai energetikoen esportazioa %131,6 hazi zen, eta inportazioa, berriz, %62,3.

Inportazio horietako asko Errusiakoak dira. Eustatek zehaztu du iaz 1.378 milioi euroren ondasunak iritsi zirela Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara Errusiatik, inportazio osoen %6,5. Horietatik %88 petrolio gordina, petrolio findua eta hidrokarburo gaseosoak izan ziren. Esportazioak, berriz, askoz gutxiago dira: 251 milioi euro, esportazio guztien %1. Autoak eta pneumatikoak dira esportatutakoen erdiak.

Ukrainarekin ere merkataritza balantze negatiboa dago: 160 milioi inportatzen dira —horien erdiak ekilore olioak—, eta 40 milioi esportatzen –autoak eta pneumatikoak—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.