Atletismoa

Asier Martinez, laugarren pista estaliko mundialean

Nafarra domina lortzetik lau ehunenera geratu da 60 metro hesidunen finalean.

Asier Martinez, gaur, Belgraden lehian. ANDREJ CUKIC / EFE
2022ko martxoaren 20a
20:44
Entzun

Asier Martinezek gertu izan du domina 60 pista estaliko mundialean, Belgraden. Ondo aritu da nafarra, eta laugarren sailkatu da finalean; brontzezko dominatik lau ehunen eskasera geratu da. 7.57 segundo behar izan ditu 60 metroak egiteko.

Lehen sailkatua Grant Holloway estatubatuarra izan (7.39); bigarrena, Pascal Martinot-Lagarde frantziarra (7.50), eta hirugarrena, Jarret Eaton estatubatuarra (7.53). Aurretik, bere marka pertsonala hautsita sailkatu da finalerako Martinez (7.55).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.