Txina

Gutxienez 130 bidaiari zituen hegazkin bat amildu da Txinan

Oraingoz ez dute zabaldu bidaiarien osasunari buruzko informaziorik. Guangxi Zuhan eskualdean gertatu da istripua.

Hainbat hegazkin Taiwango aireportuan, artxiboko irudi batean. RITCHIE B. TONGO, EFE
2022ko martxoaren 21a
11:38
Entzun

Hegazkin batek istripua izan du Txina hegoaldean, Guangxi Zuhan eskualdean. Herrialdeko hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, ibilgailua amildu egin da goizaldean, eta 130 bidaiari inguru ziren hegazkinaren barrenean; China Eastern Airlines konpainiarena da.

Oraingoz, ez da jakina hegazkina zergatik amildu den, ezta istripuaren ondorioz inor hil den ere. Larrialdi zerbitzuak lanean dira orain: 600 suhiltzaile inguru bidali dituzte istripua gertatu den tokira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.