Ezbeharra

Gutxienez 11 pertsona zauritu dira Bokaleko etxe batean pizturiko sutean

Horietako zazpi Bordeleko ospitalera eraman behar izan dituzte; bat, oso larri.

Su hartu duen eraikinaren argazki bat. EUSKAL IRRATIAK
2022ko martxoaren 22a
09:20
Entzun

Euskal Irratiak hedabideak jakinarazi duenez, sute bat piztu da Bokaleko (Lapurdi) etxebizitza batean.

Hamaika pertsona zauritu dira sutearen ondorioz, eta horietako zazpi Bordeleko ospitalera eraman behar izan dituzte. Horietako bat larri dago.

Eraikinaren kanpoaldeak kalteak izan ditu, eta ikusteko dago ea barnealdean zenbaterainoko kalteak eragin dituen.

Beste sute bat Donostian

Donostian ere sute bat piztu da eraikin batean. Egia auzoko eraikin okupatu batean gertatu da ezbeharra. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, nahita piztutako sute bat izan da.

Ertzaintza gertaera ikertzen aritu da goizean goizetik, eta dagoeneko pertsona bat atxilotu du sutearekin lotura izan dezakeelakoan.

Ikusi gehiago:Gizonezko bat atxilotu dute Donostiako eraikin bati su eman izana egotzita

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.