Ezbeharra

Gizonezko bat atxilotu dute Donostiako eraikin bati su eman izana egotzita

Donostiako Egia auzoko etxebizitza batean piztu da sua. Ertzaintzako agenteek gizonezko bat atxilotu dute sutearekin lotura izan dezakeelakoan.

Su hartu duen eraikina, Donostiako Egia auzoan. FOKU
2022ko martxoaren 22a
11:23
Entzun

Donostiako Egia auzoko eraikin okupatu batean gertatu da ezbeharra. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, nahita eragindako sute bat izan da. Ertzaintza gertaera ikertzen aritu da goizean goizetik, eta dagoeneko pertsona bat atxilotu du sutearekin lotura izan dezakeelakoan.

Zehazki Egiako Galtzara kaleko 56. zenbakian hasi da sua, 07:50ak aldera. Donostiako suhiltzaileak bertaratu dira, eta sua koltrolpean hartu duten arren, ez dute guztiz itzali.

Garrek lau solairuko eraikina kiskali dute; izan ere, zaharra da, eta egurrezko egitura du. Hego haize zakarra tarteko, gainera, arin zabaldu da sua. Dirudienez, eraikina hutsik zegoen sua hasi den unean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.