Gasteizen bikotekide ohiaren mutil laguna hiltzeagatik akusatuak esan du zauritu bakarrik egin nahi zuela

Fiskaltzak eta akusazio partikularrak hamabi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatzen dute

Gaur abiatutako epaiketako irudi bat. L. RICO / EFE
2022ko martxoaren 28a
16:23
Entzun

Gaur egin dute 2021eko otsailaren 10ean gizon batek bikotekide ohiaren mutil laguna labanaz hiltzea leporatuta abiatutako epaiketaren lehen saioa. 27 urteko akusatuak onartu du berak sartu ziola labana, baina adierazi du haren asmoa biktima zauritzea baino ez zela, aurrez jo egin zuelako.

Fiskaltzak eta akusazio partikularrak hamabi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatzen dute. Akusatuak epaiketan esan du badakiela «zerbait txarra» egin zuela, baina zigorra «gehiegizkoa» dela iritzi dio.

Gasteizen egin zen erasoa, Flandria kalean. Bi pertsona horiek eztabaidan aritu ziren, eta haietako batek labana sartu zion besteari. Biktimak konortea galdu zuen, eta, erietxera emana izan ondoren, hil egin zen. Erasoa egiteko erabilitako labana oraindik ez dute topatu.

Akusatuak esan du labana bere burua defendatzeko erabili zuela. «Kolpe bat eman nahi nion, bakean uzteko». Gaineratu du ingurutik ihes egin zuenean ez zekiela zenbaterainoko lesioa eragin zion biktimari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.