86 urteko gizon bat hil da Ispasterren, trafiko istripu batean

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, errepidetik desbideratu da gizonaren autoa.

Ispasterreko herria, artxiboko irudian. LUIS JAUREGIALTZO
2022ko martxoaren 31
14:06
Entzun

Ispasterren (Bizkaia) izan da ezbeharra, goizean, 10:45ean. 86 urteko gizon bat hil da, haren autoa errepidetik desbideratuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailaren arabera, bakarrik zihoan autoan.

Ispasterreko Artika auzoan gertatu da istripua, eta Segurtasun Saila ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.