Gerra Ukrainan

Errublotan ordaintzen ez diren gas esportazioak etengo dituela esan du Vladimir Putinek

Errusiako presidenteak agerraldia egin du telebistan, eta esan du bihar bertatik aurrera errublotan ordaintzen ez duten erosleei gas hornidura eten diezaiekela.

Vladimir Putin, Errusiako presidentea, artxiboko irudian. MIKHAIL KLIMENTYEV / EFE
Irune Lasa.
2022ko martxoaren 31
16:15
Entzun

«Errusiar gasa erosi nahi badute, arerio diren herrialdeek Errusiako bankuetan kontuak zabaldu behar dituzte errublotan. Apirilaren 1etik aurrera, kontu horietatik ordaindu beharko da gasa. Eta, ordainketa horiek hala egiten ez badira, pentsatuko dugu bezeroak bere betebeharrak ez dituela bete». Ahoan bilorik gabe hitz egin du Errusiako presidenteak, telebistan egindako agerraldian, mehatxu garbia eginez.

Albistea jakin bezain pronto, gas naturalaren prezioak %8 egin du Europako erreferentziako merkatuan.

Putinek agerraldian esandakoak, neurri batean, ustekabekoak izan dira, nahiz eta Alemania neurriak hartzen hasi Errusiako gasaren mozketa bati aurre egiteko. Atzo arratsean bertan, agintari errusiarrak Europako erosle nagusiei, Italiari eta Alemaniari, esan zien jarrai zezaketela gasa eurotan eta dolarretan ordaintzen. Mario Draghi Italiako presidenteari eta Olaf Scholzi Alemaniako kantzilerrari, halaxe azaldu zien Putinek, zehaztuz ordainketarako modua aldatu egingo zela, eta banku errusiarren bidez egiteko. Bi agintariek, ordea, bere zalantzak agertu zituzten. Eta ondoren etorri da Putinen mehatxua, esportazioak etetekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.