Trafiko istripua
Gizon bat hil da auto istripu batean A-8an, Iurretako ordaintokian
Ordaintokiko kabina baten kontra talka egin du autoak. Ibilgailuan bakarrik zihoan gidaria.
Ezbeharra 20:00ak inguruan gertatu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez. Biktimak Gipuzkoarako norabidean gidatzen zuen autoa, eta, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, bidetik atera eta ordaintokiko kabinetako bat jo du. Ibilgailuan bakarrik zihoan gizonezkoa, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Osasun zerbitzuek artatu dute, baina hil egin da.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.