Neguko Olinpiar Jokoak

Pirinio Garaia eta Araneko herritarrek 2030eko Olinpiar Jokoen hautagaitzari buruz erabakiko dute uztailaren 24an

Pere Aragones Generalitateko presidenteak kontsultari buruzko bi dekretu sinatu ditu. Dekretu horien arabera, bi kontsulta presentzial egingo dira uztailaren 24an. Ezingo da ez telematikoki ez posta bidez bozkatu.

Stop JJOO plataormako kideak. STOP JJOO
Nagore Arin.
2022ko apirilaren 4a
12:23
Entzun

Kataluniako Pirinio Garaia eta Aran eskualdeko herritarrek galdeketa baten bidez erabaki ahal izango dute 2030eko Neguko Olinpiar Jokoak antolatzeko hautagaitza aurkeztu edo ez. Hala iragarri dute gaur Laura Vilagra eta Victoria Alsina Kataluniako Generalitateko kontseilariek. Kataluniako 3/24 telebista publikoak aurreratu zuen galdeketa hori gauzatzeko aukera, eta udaberrian egingo zela esan zuen. Azkenean, baina, uztailaren 24an egingo da.

Pere Aragones Generalitateko presidenteak gaur sinatu ditu kontsultarako deialdia bultzatzeko bi dekretu. Sinatutako dekretu horien arabera, bi kontsulta presentzial egingo dira uztailaren 24an, eta ezingo da ez telematikoki ez posta bidez bozkatu. Halaber, azaldu du galdera «argi» bati erantzun beharko zaiola, eta erantzun posibleak bi soilik izango direla: bai edo ez.

Pirinio Garaiko herritarrei Kataluniako Gobernuak Joko Olinpiko eta Paralinpikoetarako hautagai zerrenda bat aurkeztu behar duen edo ez galdetuko zaie. Ripolles, Solsones y Bergueda udalerrietako herritarrei, berriz, ea eskualdeak Joko Olinpiko eta Paralinpikoen proiektuan parte hartu behar duen edo ez galdetuko zaie.

Aldekoek gehiago dirudite

Kataluniako Gobernuak eginiko inkesta baten arabera, katalanen %73,3k interesgarritzat jotzen dute 2030eko Neguko Olinpiar Jokoen antolaketan parte hartzeko aukera. Pirinio Garaia eta Aran eskualdeko herritarren artean, %74,6 da ehuneko hori. Kontra agertutakoak, berriz, %20,7 dira.

Ikusi gehiago:Pirinio Garaia eta Araneko herritarrek kontsulta batean erabakiko dute Olinpiar Jokoetarako hautagaitza aurkeztu edo ez

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.