Elikadura

Kinder arrautza sorta batzuk erretiratu dituzte, salmonellosi kasuak agertu direlako

Produktuen arduradun Ferrero Iberica enpresak borondatez eman du merkatutik ateratzeko agindua, prebentzioz. Salmonellosi kasuak Europa iparraldean detektatu dituzte.

Bruselako txokolate denda baten barnealdea, artxiboko irudi batean. OLIVIER HOSLET, EFE
2022ko apirilaren 6a
19:32
Entzun

Ferrero Iberica enpresak agindu du Kinder arrautzen zenbait eskaintza merkatutik erretiratzeko. Europa iparraldean salmonellosi kasu batzuk izan direlako albistea zabaldu ondotik, esku hartzea erabaki du konpainiak. Zehazki, Gabonetarako propio aterako sei unitateko arrautza sortari eraginen die aginduak, batik bat. Belgikan ekoitzia da, eta 2022ko apirilaren 20an iraungitzen zen.

Halaber, Kinder Schokobons, Kinder Sorpresa Maxi eta Kinder Happy Moments erretiratzeko ere agindu du enpresak. Maiatzaren 26an eta abuztuaren 21ean iraungitzen dira horiek. Ferrero Ibericak jakinarazi du gainerako produktuetan ez dela inolako arazorik, eta neurri horiek hartu dituela modu boluntarioan eta prebentzioz. Gainera, produktuok jadanik erosiak dituztenei gomendatu diete ez ditzatela jan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.