Bizkaiko EHUko ikasleek ordubeteko saioak egin ahal izango dituzte psikologoekin 45 euroan

Begoña Rueda Bizkaiko Psikologia Elkargoko dekanoak nabarmendu du «oso garrantzitsua» dela ikasleen buru osasunean eragin dezaketen gorabehera guztiei aurre egiteko tresnak ematea.

Bizkaiko EHUko ikasleek ordubeteko saioak egin ahal izango dituzte psikologoekin 45 euroan. ARITZ LOIOLA/ FOKU
unai etxenausia
2022ko apirilaren 8a
11:48
Entzun

Bizkaiko EHU Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek ordubeteko saioak egin ahal izango dituzte psikologoekin 45 euroan, Bizkaiko Psikologia Elkargoak jakinarazi duenez. Begoña Rueda Bizkaiko Psikologia Elkargoko dekanoak nabarmendu du «oso garrantzitsua» dela ikasleen buru osasunean eragin dezaketen gorabehera guztiei aurre egiteko tresnak ematea. Horrez gain, ikasleek «beren poltsikora hobeto egokitutako laguntza psikologikoa jaso ahal izatea» nahi dute.

EHUko Arreta Psikologikoko Zerbitzua arduratuko da lehen ebaluazio eta orientazio diagnostikoaz. Horren ondoren, nahi duten ikasleek tratamenduarekin jarraitu ahalko dute: 8-10 saio gehiago izango dira 45 euroan.

Saioak amaitu ondoren, tratamenduarekin jarraitu behar dutenei orientazioa emango zaie.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.