Ezbeharra

Gazte bat hil da Baionan, A-63an, trafiko istripu batean

Auto batek eta kamioi batek talka egin dute. Beste bi gazte oso larri eraman dituzte Baionako Ospitalera.

A-63 autobidea, Urruña parean, artxiboko argazkian. GAIZKA IROZ
2022ko apirilaren 9a
11:54
Entzun

Ezbehar larria izan da gaur goizaldean Baionan, A-63 autobidean, Gipuzkoarako noranzkoan. Auto batek eta kamioi batek talka egin dute, eta 25 urteko gazte bat hil da. Autoan zihoan gazte hori, eta berarekin zihoazen beste bi lagun, 24 eta 30 urtekoak, oso larri eraman dituzte Baionako Ospitalera.

Suhiltzaileak 04:30ean ohartarazi dituzte. Baiona iparraldeko Leclerc saltokitik gertu izan da ezbeharra. Erreskate taldeak iritsi direnean, 25 urteko gaztea pizten saiatu dira, baina ezin izan dute egin azkenean. Ezbeharraren ondorioz, autobidea itxita egon da erreskate taldeak lanean ziren bitartean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.