Horrela eman du BERRIAk 22. Korrikaren azken egunaren berri
Karmele Jaio idazleak irakurri du lekukoaren barruko mezua. Korrika Donostian zehar ibili da goizean, eta, amaituta ere, aurrera egingo du jai egitarauak. Besteak beste, herri bazkaria, bertso saioa eta kontzertuak izango dira. Ikusi, BERRIAn, Korrikaren amaierako saio berezia.
Zuzeneko kontakizuna

Paulo Ostolaza
Aurreikusitako orduan
Dirudienez, aurreikusitako orduan iritsiko da Korrika Donostiako Boulevarrera: 12:30etarako. Ondoren izango da amaiera ekitaldia. Baina gogoratu: ez da hor amaituko festa.

Paulo Ostolaza
Lekukoa atzerapen apur batekin doa, baina kilometro gutxi falta zaizkio Boulevarrera iristeko. Jendetza dabil haren atzetik.
#Altza-ko aldapetan gora eta behera euskaraz! #KORRIKA #Hitzekin pic.twitter.com/xIWAfNGmF0
— AEK (@AEK_eus) April 10, 2022

Paulo Ostolaza
Egia, lepo
Egiako irudiak, bertatik bertara, Julen Aperribai BERRIAko lankidearen eskutik.
Azkenetan da #Korrika. 12:30ean helduko da Donostiako Bulebarrera. Egian oraintxe, aldapan gora @berria @AEK_eus #Hitzekin pic.twitter.com/NNBSStxgqo
— Julen Aperribai (@julenaperribai) April 10, 2022

Paulo Ostolaza
Horrela esnatu da gaur Donostia, Olatz Artola BERRIAko berriemaile bereziaren eskutik.
Horrela esnatu da gaur Donostia. Iritsi da #korrika 11 egun hauetako azken geltokira, Amurriotik Donostiara. #BERRIAkorrika @berria#HitzEkin @AEK_eus pic.twitter.com/Vw8zNbbWRT
— Oli A.A (@olatzartola) April 10, 2022

Paulo Ostolaza
Trenak, lepo
Renfek eta Euskotrenek zerbitzu bereziak jarri dituzte gaurko, eta asmatu dutela dirudi. Kike Amonarriz euskaltzaleak eman du abisua Twitterren: «Trenak lepo beteta Donostialdera #Korrika-ren amaierara! Gaurkoa sekulakoa, itzela, animalekoa, demasa izango den itxura guztia du honek».

Paulo Ostolaza
Zuek zer plan duzue gaurko? Korrikak baditu proposamenak denentzat. Zortzi gune zabalduko dituzte: Bulebarrean, Alderdi Ederren, kaian, Zuloaga plazan, Plaza Berrian, Trinitate plazan, Gipuzkoa plazan eta Sarriegi plazan.
Herri bazkaria ere egongo da, Trinitate plazan. Iluntzean, kontzertuak izango dira zenbait gunetan. Besteak beste, Lamiak, En Tol Sarmiento eta Olatz Salvador musikariak ariko dira zuzenean. Lehentxeago, 16:30ean, bertso saioa izango da kaian, Beñat Gaztelumendi, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Julio Soto bertsolariekin.

Paulo Ostolaza
Anoeta barruan ere ibili da Korrika. Lekukoa, Txurdinen eskuetan.
Hauxe #Anoeta barruko unea! #Hitzekin pic.twitter.com/rP6crBhJz3
— AEK (@AEK_eus) April 10, 2022

Paulo Ostolaza
Amara Berrin, Anoeta estadioaren parean, Reala protagonista: Bultzada Txuri-Urdinak eraman du lekukoa lehenik, eta, Realaren ordezkari gisa, ondoren, Txurdin maskotak. Gizonezkoen lehen taldeko jokalariek, behintzat, ezinezkoa zuten bertaratzea, gaur Elxen jokatuko baitute (18:30).

Paulo Ostolaza
Amurriotik Donostiara, denetik pasa du Korrikak: hotza, beroa, euria, elurra... egunotan zehar argazki bilduma bat osatu du BERRIAk, irudi onenekin. Azken eguna une egokia izan daiteke haiek berriz ikusteko ezta?

Paulo Ostolaza
#Donostia-ko Alde Zaharrean sartu da #KORRIKA! pic.twitter.com/pX8zJhmp79
— AEK (@AEK_eus) April 10, 2022

Paulo Ostolaza
Ea, informazio praktiko pixka bat: Donostiara joateko asmoa baduzue, Euskotrenek eta Renfek zerbitzu bereziak ezarri dituzte. Sarriago ibiliko dira Renfeko trenak, eta ordu erdiko maiztasunez, Zumaia eta Donostia artekoak. Horrez gain, AEK-ko hainbat euskaltegik autobusak antolatu dituzte Donostiara joateko.

Paulo Ostolaza
Donostian, jendetza
22. Korrikak jende andana bildu du pasa den leku bakoitzean, eta Donostia ez da gutxiago izango. Korrikalariek, gainera, lagun dute eguraldia. Lekukoa auzoz auzo dabil orain (Grosen sartu berri da), baina erdigunean egingo ditu azken kilometroak. Besteak beste, Gure Eskuk, Eusko Ikaskuntzak, alderdi politikoek, gehiengo sindikalak, Hekimenek eta Euskalgintzaren Kontseiluak eramango dute lekukoa azken metro horietan, Bulebarrera arte.

Paulo Ostolaza
Atzo, berriz, Nafarroako ipar-ekialdetik Lapurdira igaro zen Korrika, muga administratiboak lausotuz, eta aurreko egunetako joera bera izan zuen berriro: indarra erakutsi zuen han eta hemen. Julen Aperribai BERRIAko lankideak idatzi du eguneko kronika.

Paulo Ostolaza
Aurrez, gauerdian Bidasoko muga zeharkatu eta gero, Korrikak Irungo, Hondarribiko eta Oiartzualdeko herriak pasatu ditu, eta Astigarragatik eta Hernanitik igaro da goizaldean.
Gipuzkoan dabil #KORRIKA edizio honetako azken kilometroak egiten: Irunen (bi aldiz), Hondarribian… pic.twitter.com/13PxD90H6f
— AEK (@AEK_eus) April 10, 2022

Paulo Ostolaza
Egun osoko egitaraua
Festa, ordea, ez da amaiera ekitaldiarekin amaituko: jai egitarau zabala antolatu dute egun osorako hirian. Zortzi gune zabalduko dituzte: Bulebarrean, Alderdi Ederren, kaian, Zuloaga plazan, Plaza Berrian, Trinitate plazan, Gipuzkoa plazan eta Sarriegi plazan.
Herri bazkaria ere egongo da, Trinitate plazan. Iluntzean, kontzertuak izango dira zenbait gunetan. Besteak beste, Lamiak, En Tol Sarmiento eta Olatz Salvador musikariak ariko dira zuzenean. Lehentxeago, 16:30ean, bertso saioa izango da kaian, Beñat Gaztelumendi, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Julio Soto bertsolariekin.

Paulo Ostolaza
Korrika, azken kilometroetan
Egun on guztioi! Iritsi da igandea, eta, harekin batera, 22. Korrikaren azken eguna. Jai giroa izango da nagusi gaur Donostian: lekukoa 7:30ak aldera iritsi da hara, eta amaiera ekitaldia egingo dute 12:30etatik aurrera. Amaierakoa mezua ere han irakurriko dute: nork irakurriko du? Zer esango du?

Paulo Ostolaza
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.