Hilketa

Espetxeratu egin dute Erandion anaia hiltzea egotzi dioten gizona

Atxilotuak 56 urte ditu, eta, ustez, larunbatean hil zuen 57 urteko anaia, Erandion (Bizkaia). Liskar baten ostean izan zen.

Epailearen esku utzi dute anaia hiltzea egotzi dioten gizona. LUIS TEJIDO/ EFE
unai etxenausia
2022ko apirilaren 11
11:02
Entzun

Larunbat gauean Erandion (Bizkaia) atxilotu zuten 56 urteko gizonezkoa espetxeratzea erabaki du epaileak. Liskar batean 57 urteko anaia hiltzea egotzi diote. Hildakoaren etxebizitzan bertan atxilotu zuen Ertzaintzak, bizilagunen abisua jaso ostean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hilketa 23:00 aldera gertatu zen. Atxilotu eta gero, ustezko hiltzailea ertzain etxera eraman zuten, azken orduetan epailearen esku utzi dute, eta hark kartzelatzea erabaki du.

El Correo egunkariaren arabera, hiltzaileak lepotik heldu eta ito egin zuen biktima; zor ekonomiko bat zen eztabaidaren arrazoia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.