Autogintza

Bigarren eskuko autoen salmentak %4,6 egin du behera Hegoaldean

Martxoa bereziki gogorra izan da: %9,6 gutxitu dira salmentak. Saltzaileek energia krisiari eta garraiolarien grebari egozten diote.

Emakume bat ato bati begira, bigarren eskuko autoen azoka batean. K.F. / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2022ko apirilaren 11
12:03
Entzun

Kontsumoa aztertzeko ohiko neurgailu bat izaten da autoen salmenta, eta aurtengo lehen hiruhilekoa gogorra izaten ari da sektorearentzat. Bigarren eskukoei dagokienez, lehen hiru hilekoan %4,6 egin du behera, Faconauto eta Ganvam patronalen arabera. Iaz tarte berean 25.285 bigarren eskuko auto saldu ziren; aurten, berriz, 24.113 izan dira.

Patronalaren ustez, energiaren kostuak eta garraiolarien grebak eragin zuzena dute datu horretan, eta «bizkarrekoa» izan dela uste dute, 2020ko datuetara itzuli baitira. Faktore horien garrantzia martxoko datuetan nabaritzen da, jaitsiera areagotu egin baita: -%9,6. Iaz martxoan bigarren eskuko 9.700 auto saldu ziren; aurten, berriz, 8.751.

Bigarren eskuko merkatuak auto berrienak baino hobeto eusten die krisiei, baina datu onek berrietan izandako beherakada berresten du. Martxora arte 6.245 auto berri saldu dira, iaz tarte berean baino %15,8 gutxiago. Martxoa bereziki latza izan da, 2.069 auto berri saldu baitituzte, iaz hil berean baino %30,5 gutxiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.