Indarkeria Matxista

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen bikotekideei eraso egiteagatik

45 eta 47 urte dituzte atxilotuek.

Hilketa matxista bat salatzeko elkarretaratzea Gasteizen. Artxiboko irudia. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU
unai etxenausia
2022ko apirilaren 19a
14:40
Entzun

Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Aste Santuko oporretan, bi gizonezko atxilotu dituzte, indarkeria matxistako delituen ustezko egileak direlakoan. Joan den larunbatean, 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Anglo-Vascoaren kale inguruko taberna batean bere bikotekidea jo zuelako. Igandean, 45 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten Alde Zaharrean bikotekideari eraso egiteagatik.

Gainera, udaltzainek azken egunotan 20 eta 30 urteko bi pertsona atxilotu dituzte babes aginduak hausteagatik. Horrez gain, 48 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten, Murtziako (Espainia) epaitegi batek gizonezkoa bilatzeko, atxilotzeko eta epaitegira eramateko agindua eman zuelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.