Mallorca 2-1 Alaves

Alavesek gero eta urrutiago du salbazioa

Arabarrek sei puntura dituzte mailari eusteko postuak, Mallorcaren zelaian galdu ostean. Ez dira aurkaria baino gutxiago izan, baina berriro ere garesti ordaindu dute erasoan duten argitasun falta.

Mallorcako Kubo eta Alaveseko Duarte lehian. CATI CLADERA / EFE
ainara arratibel gascon
2022ko apirilaren 19a
22:27
Entzun

Larunbatean Mendizorrotzan Rayori irabazita piztutako itxaropena, lausotu egin zaio Alavesi. Arabarrek 2-1 galdu dute Mallorcaren zelaian. Etxekoak diragehiago izan. Baina bi aldiz lortu dute Pachecoren atea zulatzea. Une erabakigarrietan, gainera. Alavesek, berriz, denboraldi osoan zehar zelai erditik aurrera dituen gabeziak erakutsi ditu este behin: sormen eta argitasun falta. Hori gabe jai dago egun Lehen Mailan. Hala, porrot mingarriajaso du aurkari zuzen baten zelaian, eta salbazioa gero urrutiago dute babazorroek: sei puntura. Gainera, Mallorcaren aurkako golen aldea ere kontra dute.

Baina gauzak oso bestelakoak izan zitezkeen arabarrentzat. Izan ere, lehen bost minutak bete aurretik gola egin dute Alavesek. Lejeunek sartu du, baina VARean begiratu eta gero, Soto Grado epaileak baliorik gabe utzi du,. ustez, arabarren erdiko atzelariari eskuan jo diolako baloiak. Handik pare bat jokaldira, ordea, 11. minutuan, Mallorcaren gola ailegatu daFalta bat jaurti du, etapare bat aldaratzeren ostean, Pratsek gola sartu du, orpoz egindako erremate batekin. Berriz ere ataka zailean ziren arabarrak.

Aurretik jarrita, Mallorcak patxadaz jokatu nahi izan du baloi jabetza luzeak izanda, eta ahal zuenean zelai erditik aurrera dituen jokalarien abiadura baliatu: Muriqui, Kubo... Alaves ahalegindu da presioaren bidez jabetza luze horiek mozten. Baina ez du asmatu. Neurketaren agintea etxekoena zen, nahiz eta Alaves suspertzen joan da. Hurrengo minutuak partida osoaren isla izan dira. Bi taldeei lotuta ikusi zitzaien, tentsio handiarekin. Apenas ziren gai erasoko jokaldiak sortzeko. Lehen zatiaren azken txanpan, Alaves hobea izan da, eta bizpahiru aldiz gerturatu da Ricoren atera. Escalantek eta Joseluk sortu dute arrisku gehien.

Bazirudien lehen zatia 1-0 amaituko zela, baina bazela itxaropena neurketari buelta emateko. Izan ere, Mallorca ez zen Velazquezen taldea baino gehiago. Epaileak lau minutuko luzapena adierazi du, eta azken jokaldian Muriquik bigarrena egin du Mallorcarentzat. Alboko sake batean izan da. Aurrelariak ondo babestu du baloia, eta arabarren atzealdea bigun aritu zen, buelta ematen utzi baitzion, eta aurrelariak ederki gurutzatu zion baloia Pachecori.

Sakontasun bila
Bigarren zatian Alavesek baloi jabetza izan du, baina ez zen gai horri etekina ateratzeko. Zelai erdiko jokalariak Joselurengandik oso urrun aritu ziren, eta apenas iritsi zaio baloi argirik. Hegaletatik jokoari sakontasun gehiago eman asmoz Manu Garcia eta Pellistri zelairatu ditu Velazquezek. Eta neurri batean lortu du. Azkenerako iritsi da Alavesen gola. Oraingo honetan zoria alde izan du. Mallorcako Raillok bere atean sartu du Joseluren erdiraketa bat buruz jo ostean.

Hamazazpi minutu zituzten arabarrek gutxienez partida berdintzeko. Alavesek atzean sartu du Mallorca. Baina ideiak falta izan zaizkio gola egiteko. Kataluniarrak eusteko lanean aritu dira, Partidako ia azken jokaldian Alaveseko jokalariek penaltia eskatu dute, Pellistrik egindako erremate batean. Baina epaileak ez du hala ikusi, eta hor amaitu da neurketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.