DEMOGRAFIA

Hego Euskal Herriak 6.171 biztanle galdu zituen iaz

Biztanle kopuruak behera egin zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta gora Nafarroan. Azken erregistroak aintzat hartuta, 3,1 milioi herritar bizi dira Euskal Herrian.

Oinezkoak Bilbon, iazko azaroan. MONIKA DEL VALLE / FOKU
jon olano
2022ko apirilaren 21a
13:39
Entzun

Hego Euskal Herriak biztanleria galdu zuen 2021. urtean. INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratu ditu iazko erroldatze datuak, abenduaren 31ra bitartekoak, eta, datu horien arabera, biztanle kopurua apaldu egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta apur bat handitu da Nafarroan. Guztira, 6.171 biztanle gutxiago zituen Hego Euskal Herriak 2021 bukaeran, 2020ko datuekin alderatuta. Ipar Euskal Herriko azken datuak 2019koak dira, baina, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako biztanle kopurua aintzat hartuta, uler daiteke oro har Euskal Herrian biztanleria murriztu egin zela.

Zehazki, 3.191.203 herritar bizi dira Euskal Herrian, Insee Frantziako Estatistika Institutuaren 2019ko eta INEren gaurko datuak aintzat hartuta. Lurraldeka, Bizkaian txikitu da gehien biztanle kopurua; 5.109 herritar galdu ditu herrialde horrek. Gipuzkoan, apalagoa da beherakada (1.088 gutxiago), eta are apalagoa Araban (314 gutxiago). Aldiz, Nafarroan gora egin du herritarren kopuruak; 340 gehiago ziren 2021 amaieran.

Erroldatze datuak:

Araba (2021): 333.626

Bizkaia (2021): 1.154.334

Gipuzkoa (2021): 726.033

Nafarroa (2021): 661.537

Lapurdi (2019): 269.075

Nafarroa Beherea (2019): 31.942

Zuberoa (2019): 14.656

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.