Araba

Lucio Castañeda Guardiako alkateak dimisioa aurkeztu du, «arrazoi pertsonalengatik»

Astelehenean utziko du kargua, Arabako Udalak egingo duen osoko bilkuran.

Lucio Castañeda Guardiako alkateak dimisioa aurkeztu du «arrazoi pertsonalengatik». EAJ
Oihane Puertas Ramirez.
2022ko apirilaren 21a
14:39
Entzun

Lucio Castañeda Guardiako (Araba) alkateak dimisioa aurkeztu dio gaur EAJri, «arrazoi pertsonalengatik». EAJk EH Bildurekin eta PSErekin koalizioan gobernatzen du Guardian, eta datorren astelehenean utziko du alkate kargua, apirilaren 25ean, udalak egingo duen osoko bilkuran.

Castañedak duela aste batzuk adierazi zien tokiko hedabide batzuei dimisioa emateko asmoa. Azaldu zuenez, udal idazkaria ordezkatuko dute, eta, erabaki horren harira, bere gobernu taldearen barruan «desadostasunak» zeudela ikusi zuen. Zenbait hedabideren arabera, alkateak ez zuen bere taldearen babesik izan, eta orduan eman zuen kargua uzteko asmoaren berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.