Trafikoa

36 urteko auto gidari bat hil da Zaratamon, istripu batean

A-8 autobidean luizi bat izan da, Muskizen, Espainarako norabidean, eta bide mozketak luze joko duela ohartarazi dute.

Istripua izan den tokia. @TRAFIKOAEJGV
2022ko apirilaren 23a
08:18
Entzun

Trafiko istripu larri izan da gaur goizeko 06:00etan Zaratamon (Bizkaia), Urduñarako norabidean, eta auto bateko gidaria hil da. Eusko Jaurlaritzako trafiko zerbitzuak sare sozialetan jakinarazi duenez, BI-625 errepidean izan da istripua, 384. kilometroan: auto batek eta furgoi batek talka egin dute, eta autoko gidaria hil da. Emakume bat da eta 36 urte zituen, Segurtatasun Sailak jakinarazi duenez. Furgoiko gidaria zauritu egin da, eta Galdakaoko Ospitalera eraman dute. Ertzaintza zer gertatu den ikertzen ari da.

Errailetako bat moztuta geratu da istripuaren ondorioz, eta bestetik bideratu dute trafikoa, txandaka.

A-8 autobidea ere, Muskizen (Bizkaia), Espainiarako norabidean, moztuta geratu da bart gauean 139. kilometroan izan den luizi baten ondorioz, eta trafikoa BI-634 errepidera bideratu dute. Goiz osoan ilarak izan dira, ordea, eta eguerdian hiru kilometrokoak ziren. Gauean bertan ohartarazi dute bide mozketak luze joko zuela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.