Komunikazioa

Informazio ekonomikoari buruzko egunkari digital bat sortu dute

Niko Cuenca da 'Enpresabidea.eus' hedabide digital berriko zuzendaria. Pilar Kaltzada kazetaria da bultzatzaileetako bat.

'Enpresabidea'-ko sustatzaileak. BERRIA
urtzi urkizu
2022ko apirilaren 25a
12:04
Entzun

«Euskal egunkari digital berri bat, bertako informazio ekonomiko eta enpresarialean espezializatua, euskaraz egina eta lurraldean errotua». Modu horretan aurkeztu du bere burua Enpresabidea euskarazko komunikabide berriak. Enpresabidea.eus ataria martxan da, eta atal hauek ditu: ekonomia, finantzak, enpresak, berrikuntza, ekinez, lurraldeak, jasangarritasuna, energia, lan eta bizi, eta iritzia.

Halaber, hedabidearen sustatzailek iragarri dute «kontrastatutako ahotsa» izan nahi dutela, «zehaztasunez lan egiten duena eta kalitatezko eduki propioak landuko dituena». Euskara hutsean da hedabide digitala. «Euskararen normalizaziorako pizgarria izatea du helburu hedabideak lan eta enpresa inguruetan».

Hedabide berriaren sustatzaileen artean Pilar Kaltzada dago, eta Etxeko legea artikulua idatzi du bertan. «Etxera ekarri nahi dugu ekonomia eta enpresari buruzko informazioa. Enpresabidea etxeko giroan kokatu da, eta hantxe kokatu nahi du irakurlea. Etxea, kasu honetan, euskararen lurraldea da». Hedabide berriko zuzendaria, berriz, Niko Cuenca da. Ekonomialaria da Cuenca, Euskadi Irratiko kolaboratzailea. Beste hedabide batzuetan ere aritua da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.