Ezbeharra

Ega ibaian hilotz bat aurkitu dute, eta ikertzen ari dira abenduan desagerturiko lizarratarrarena den

Villatuerta eta Lizarra artean atzeman dute gorpua, deskonposatze fase aurreratuan zelarik. Joan den abenduaren 5eko goizaldean 42 urteko gizon bat desagertu zen ibaiaren inguruan; bera izan daitekeen susmoa du Poliziak.

Larrialdi zerbitzuak Ega ibaiain eginiko bilaketa lan batean, artxiboko irudi batean. JESUS DIGES, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko apirilaren 26a
14:55
Entzun

Gorpu bat atzeman dute goizean Ega ibaian, Villatuerta eta Lizarra artean (Nafarroan). Gizonezko baten hilotza da, eta uretan erdi murgildua zela aurkitu dute, arbola baten adar batean trabaturik. Gorputza deskonposatze fase aurreratuan da, eta ikerketa abiatu dute, identifikatzeko. Poliziak susmoa du joan den abenduan desagerturiko gizona dela.

Izan ere, 42 urteko gizonezko bat abenduaren 4ko gauean desagertu zen Lizarran, Ega ibaiaren inguruan. Desagerpena salatu zenez geroztik, larrialdi zerbitzuak bilaketa lanetan izan dira hainbat hilabetez, baina orain arte ez dute erdietsi hura aurkitzea; gaur arte. Iruñera eraman dute gorpua, aztertzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.