San Prudentzio

Erretretaren hotsen burrunba bueltan da Araban

Arabarrak San Prudentzio jaia ospatzen ari dira Armentiako zelaietan. Bart hasi da festa: erretreta jo dute Gasteizen, ehunka lagunen aurrean.

Erretretaren jotzea gaur, Gasteizko udaletxeko balkoian. ENDIKA PORTILLO, FOKU
2022ko apirilaren 27a
20:51
Entzun

Ez 2020an, ezta 2021ean ere, baina bai aurten. Pandemiaren ondorioz bi urtez bertan behera izan ondotik, itzuli da Arabako zaindarien jaia. San Prudentzio jaiak gaur du egun handia, baina, hala eta guztiz ere, danbor hotsek eman dute lehenbiziko astindua jadanik: arratseko zortziak jotzearekin batera, erretreta jo dute Gasteizko udaletxeko balkoitik. Han eragin dute gaurko estreinako burrunba, baina ez da azkena: beste hainbat eginen dituzte datozen orduetan.

Erretretarekin eta San Prudentzio martxarekin hasi da bart jaia. Gasteizko Plaza Berrian eta Probintzia Plazan jo dute, eta elkarteetako kideak danborrak astintzen ibili dira alde zaharrean eta erdialdeko kaleetan.

Ikusi gehiago: Erretretak dakarren jaia

Disfrutatzea da San Prudentzio jaiaren asmo nagusietako bat, eta, horregatik, gaurkoak aje handirik utz ez dezan ahalegindu beharra izanen dute arabarrek. Izan ere, jaia Armentiako zelaietara lekualdatu da gaur, han baitu bihotza arabarren festak. Egitarau zabala prestatu dute.

Tradizioak agindu gisan, meza izanen da eguneko lehenbiziko protagonista, eta ohorezko aurreskua dantzatuko zaie herrialdeko agintariei ondotik, kanpoaldean. Ordea, ekitaldi horien ondotik ailegatuko da festa. Hainbat jarduera eta musika ekitaldi antolatu dituzte igandera bitarte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.