Musika

Verde Pratok irabazi du euskarazko disko onenaren MIN saria

Epaimahaiak 'Kondaira eder hura' lanagatik egin dio aitortza Ana Arsuagaren musika egitasmoari

Verde Prato, artxiboko argazi batean. MARIA MURIEDAS
mikel lizarralde
2022ko apirilaren 28a
12:21
Entzun

Atzo iluntzean banatu zituzten MIN Espainiako musika independentearen sariak, Iruñeko Nafarroa Arenan, eta Verde Pratok (Ana Arsuaga, Tolosa, Gipuzkoa, 1994) eskuratu zuen euskarazko disko onenaren Etxepare saria, Kondaira eder huralanari esker. Ekitaldian izan ziren saria eskuratzeko finalistak izan direnak ere: Chill Mafia, Idoia, Liher eta Gaur. Izaro Andresen eskutik jaso zuen saria Verde Pratok.

Gainerako sariei dagokienez, Zahara kantaria izan da irabazle nagusia, sei sari eskuratu baititu; besteak beste, urteko disko onenari dagokiona (Puta). Kantu onenarentzako saria Rigoberta Bandiniren Ay mamá-rentzat izan da, eta hark eskuratu du artista onenaren saria ere. Bestalde, Tanxugueiras Galiziako taldea talde berri onena izendatu du epaimahaiak.

Katalanezko disko onenarentzako saria Ferran Palauk irabazi du (Parc), eta galizierako album onenarena, berriz, Baiucak (Embruxo).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.