Homofobia

Eraso homofobo bat salatu dute Zornotzan

Udal ordezkariek adierazi dutenez, larunbatean gertatu zen. Elkarretaratze batera deitu dute gertaera salatzeko. Gaur izango da, 18:30ean.

Homofobiaren aurkako manifestazio bat, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
2022ko maiatzaren 2a
12:31
Entzun

Zornotzako (Bizkaia) Udaleko ordezkariek eman dute gertaeraren berri: jakinarazi dutenez, larunbatean eraso homofobo bat gertatu zen herrian, eta, eraso hori salatzeko, adierazpen instituzional bat plazaratu dute.

Ohar horretan, udal ordezkariek elkartasuna eta babesa helarazi diete erasoa jasan duen biktimari eta haren familiari. Halaber, nabarmendu dute horrelako erasoak ezin direla onartu, giza eskubideak urratzen dituztelako.

Gaitzetsi ez ezik, salatu ere egingo dute, eta protesta horretara batzeko deia egin diete herritarrei ere. Elkarretaratze bat egingo dute 18:30ean, udal plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.