Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu Ordizian, eta hilketa saiakera bat egotzi die

Gizon bati labana batekin eraso egitea leporatu diete

Ertzain batzuk, artxiboko argazkian. MAIALEN ANDRES, FOKU
2022ko maiatzaren 2a
13:46
Entzun

Ertzaintzak 24 eta 28 urteko bi gazte atxilotu ditu Ordizian (Gipuzkoa), labana batekin gizon bat hiltzen saiatzea leporatuta. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, igande arratsaldean izan zen erasoa, eta jarraian atxilotu zituzten gazteak, handik gertu. Gaur, epailearengana eramango dituzte deklaratzera.

Segurtasun Sailaren arabera, erasoa jasan zuen gizonak saihets aldean eta lepoaren atzealdean zituen zauriak. Hasieran, ertzain batzuek artatu behar izan zuten; gizonaren odol jarioari eutsi zioten, larrialdi zerbitzuetako langileak iritsi bitartean. Zumarragako ospitalera eraman zuten, eta arriskuz kanpo dago.

Atxilotu dituzten gazteek aurrekariak dituzte narkotrafikoagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.