Autogintza

Auto berrien matrikulazioak %18 egin du behera Hego Euskal Herrian

Apirileko datua martxokoa baino hobea da, baina iazkoengandik urrun dago oraindik. Saltzaileek osagai gabeziari eta ekonomiaren ziurgabetasunari egozten diote.

Auto kontzesionario bat, Leioan. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2022ko maiatzaren 2a
15:34
Entzun

Auto berrien matrikulazioak burua altxatu ezinda jarraitzen du Hego Euskal Herrian. Apirilean 2.141 auto berri saldu ziren, iazko hilabete berean baino %18 gutxiago. Lurraldeka aletzen hasita, deigarria da Nafarroan izandako jaitsiera, iazko apirilarekin alderatuta %28 egin baitzuen behera salmentak. Anfac eta Faconauto patronalen arabera, bi dira datu «txarren» arrazoiak: osagaien krisia eta haren ondorioz gustuko autoa aurkitzeko arazoak, eta ekonomiaren ziurgabetasuna. Energiaren krisiak eroslea uzkurtu egiten du.

Datu txarra, dena den, ez da hilabete bakarreko kontua, lehen lauhilekoaren joera baizik. Aurtengo urtarriletik apirilera 8.386 auto berri matrikulatu dituzte hegoaldean; iaz, berriz, 10.029 izan ziren. Horiek hala, urte arteko alderaketa eginez gero, urte hasierako jaitsiera %16,4koa da. Patronalak, dena den, badu itxaropenerako helduleku bat, apirila aurtengo martxoa baino hobea izan baita, bai behintzat batezbestekoei dagokienez. Martxoan, iazkoarekin alderatuta, %25,5 egin zuten behera salmentek. Hobekuntza hori, dena den, ezin da susperralditzat jo, patronalaren ustez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.