Ezbeharra

Merkantzia tren bat errailetatik atera da Iruñea eta Noain artean

Lokomotorra errailetik atera da Volkswagenen trenbide batean, eta zeramatzan bagoiak trenbide orokorrean geratu dira. Ez da inor zauritu.

Iruñeko tren geltokia. IDOIA ZABALETA, FOKU
2022ko maiatzaren 4a
15:43
Entzun

Volkswagen autoak zeramatzan tren bat errailetatik atera da gaur Iruñea eta Noain artean, eta ondorioz, tren zerbitzua eten egin dute 13:00etan. Volkswagenek bere autoak garraiatzeko erabiltzen duen trenbide batean izan da istripua: lokomotorra atera da hor, baina Volkswagenen trenaren bagoi batzuk trenbide orokorrean geratu direnez, pertsonak garraiatzeko zerbitzua ere eten du.

Zauriturik ez da izan ezbeharrean. Tren zerbitzuaren erabiltzaileak autobusez bideratu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.