Etxegabetzeak

Emakume bat eta haren haurrak etxegabetu dituzte Arteagan

Kaleratzerik Ez taldearen arabera, baliteke indarkeria matxista egon izana kaleratzearen atzean, besteak beste «indarkeria ekonomikoa» salatu duen emakumearen dibortzioren ondorioa delako.

Kaleratzearen konta protesta egiteko bildutako herritarrak. LAB EKINTZA SOZIALA
2022ko maiatzaren 4a
17:27
Entzun

50 bat herritar bildu dira gaur goizean Arteagan, familia bati sostengua agertzeko. Izan ere, emakume bat, haren 9 urteko bi haur eta adin nagusiko alaba etxegabetzeko operazioa zegoen aurreikusita 13:00etarako.

Atariaren aurrean eseri dira herritarrak, Nire seme-alaben etxea defendatuko dot mezua zuen pankarta batekin. Ertzainak herrian ari ziren bueltaka goizetik. Poliziek ataritik kendu dituzte protesta egiten zutenak, eta azkenean, familia kalean utzi dute.

Kaleratzerik ez! taldearen arabera, baliteke indarkeria matxista egon izana kaleratzearen atzean. Izan ere, emakumea dibortziatuta dago, eta indarkeria fisikoa salatu ez badu ere, irainak eta «indarkeria ekonomikoa» pairatu ditu, besteak beste, taldearen arabera. Izan ere, etxegabetzea eskatzeko arrazoia «min ekonomiko eta psikologikoa» egitea izan dela uste du taldeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.