Buruz buruko txapelketa

Altunak jokatu egingo du larunbatean

Eskuko arazoak osatuta, kantxara itzuliko da berriz, Zabaletaren aurkako partidan. Goizean egin du proba, Donostian, Atano pilotalekuan.

jarraia212974.jpg
Aitor Manterola Garate.
2022ko maiatzaren 5a
12:12
Entzun

Jokin Altuna osatu da, eta kantxan izango da larunbatean, buruz buruko txapelketako partidan. Zabaleta izango du kontrario Donostiako Atano pilotalekuan. Goizean egin du proba bertan, eta, gero adierazi duenez, duela bi aste espero ez zuena adierazi dio eskuak: «Ez nuen uste osatuko nintzenik, baina oso gustura nago, ilusio handiz, eta borrokarako prest». 45 minutuko saioa osatu du.

Finalerdietako ligaxkan da txapelketa, eta apirileko azkeneko asteburuan esan zuen nahikoa zuela Amezketakoak. Joseba Ezkurdiaren aurkako partida ez jokatzea erabaki zuen Altuna III.ak, ezker eskua mindua zuelako. Itzulera ez du edonolakoa izango, ligaxka gainditzeko aukerekin aterako delako kantxara, nahiz eta jokatu gabeko partidan 22-0eko emaitza izan zuen kontran, araudiak hala dioelako.

Altuna ez da bakarra izan partidaren bat bertan behera utzi behar izan duena. Dariok ez du jokatuko Ezkurdiaren aurka asteburu honetan, ezta Lasok ere Rezustaren kontra. Txapelketa aurkeztu zenean, pilotariek kezka azaldu zuten final-laurdenetako ligaxkaren inguruan. Partida asko eta bata bestearen atzetik zirela, eta lesioen arriskuaz ohartarazi zuten. Arrazoi eman die denborak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.