Arrantza

Antxoa 1,08 euroan saltzen ari da euskal lonjetan, eta berdela, berriz,1,41ean

Berdelak asko hobeto du iazko batez besteko salneurria eta antxoaren kanpaina ekainera arte luza daiteke. Jaurlaritzak 3,6 milioi euroren laguntzak jarriko ditu sektorerako.

Bi arratzale antxoa deskargatzen Getariako portuan. GORKA RUBIO / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2022ko maiatzaren 6a
13:35
Entzun

Baxurako euskal arrantzaleek 4.620 tona antxoa eta 7.945 tona berdel arrantzatu dituzte maiatzera arte. Antxoa kanpaina ekain hasierara arte luza daitekeela uste du Jaurlaritzak, besteak beste garraiolarien grebarengatik bi astez geldituta egon zelako. Berdelarena, berriz, azken txanpan sartuta dago, eta ona izaten ari da. Asko hobetu du iazko prezioa: iaz, 1,14 euroan saldu zen lonjan; aurten, berriz, 1,41 euroan Euskal Herrian eta 1,44 euroan kanpoan.

Antxoaren kanpaina «ona» izaten ari dela azaldu du Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen sailburuak, baina nabarmendu du kontserba enpresek eskatzen dute tamaina handiko antxoa urruneko uretan agertzen ari dela, eta horrek erregai kostua handitu duela. Era berean, nabarmendu du kanpaina zaila izaten ari dela erregaiaren kostuarengatik eta garraiolarien grebarengatik. Gauzak horrela, Tapiak aurreratu du Jaurlaritzak sektoreari laguntzeko 3,6 milioi euroko laguntza lerro bat prestatuko duela.

Euskal arrantzaleek 4.600 antxoa tona harrapatu dituzte maiatzera arte. Horietatik 2.653 tona euskal lonjetan deskargatu dute, kiloko 1,08 euroko prezioan. Beste 2.000 tonak, berriz, kanpoan, kiloko 1,91 euroko prezioan. Hori da kontserbetarako erabiltzen dena. Iaz 8.112 tona harrapatu zituzten kanpainan; beraz, arrantza erritmoa errepikatuz gero, oraindik kanpainaren %44 legoke harrapatzeke. Iaz batez besteko prezioa kiloko 1,55 euro izan zen.

Berdelari dagokionez, euskal arrantzaleek 7.944 tona harrapatu dituzte. Horietatik 5.380 euskal lonjetan deskargatu dituzte. Kostera ona izan da, aurten kostera «kolokan» egon bada ere, batez besteko prezioa «azken urteetako handiena izan delako». Euskal herriko eta kanpoko lonjetako deskargak bateratuz gero 1,40 euro inguruan ordaindu da berdela; iaz, berriz, 1,14 euroan saldu zen (%22 gutxiago).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.