Indarkeria matxista

Gizonezko bat atxilotu dute Donostian sexu eraso bat egitea egotzita

Igandeko goizaldean gertatu zen erasoa, Gros auzoan, biktima etxera itzultzen ari zela.

Donostiako Gros auzoan salatu dute sexu erasoa. JON URBE / FOKU
2022ko maiatzaren 9a
08:43
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizaldean Donostian emakumezko batek salaturiko sexu eraso batekin lotuta.

SOS Deiak telefonoan jaso zuten gertaeraren berria. Emakume bati sexu eraso bat egin zioten etxerako bidean zegoela. Biktimak erasotzailearen deskripzioa eman zien ertzainei, eta zenbait patruila haren bila aritu ziren. Azkenean, deskripzioarekin bat zetorren gizonezko bat atxilotu zuten. Susmagarria identifikatu zuten, eta atxilotuta eraman zuten, guardiako epaitegian aurkezteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.