‘Beti bezala' kartelak irabazi du sanferminetarako kartel lehiaketa

Olaia Merinoren lanak 1.603 boz jaso ditu. Irudian, Iruñeko jendea islatu nahi izan du.

Olaia Merino Erbiti karel lehiaketaren irabazlea 'Beti Bezala' kartelaren ondoan. IDOIA ZABALETA / FOKU
Olaia L. Garaialde.
2022ko maiatzaren 9a
13:13
Entzun

Aurtengo sanferminek badute kartela. Gaur jakinarazi du udalak lehiaketako irabazlearen izena: Beti bezala. Sanferminetako ohiko kolorez jantzita ageri da jendea; dantzan eta batzuk besteen gainean pilatuta.

Ez du kilikietan, santuan edota zezenetan arreta jarri nahi izan. 30. hamarkadako karteletan oinarritu da sortzailea. «Orain arte egindako kartel guztiak aztertu nituen, eta ikusi nuen azken urteetako karteletan ez zela jendea ateratzen», esan du Olaia Merino Erbitik.

Merinoren lanak 1.603 boz jaso ditu; bozketan parte hartu dutenen artean %19,6k egin dute haren alde. Hamar eguneko epea izan dute Iruñean erroldatuak daudenek bozketan parte hartzeko. Iruñeko udalaren arabera egunero boz gehien jaso diren urtea izan da.

Pasa den asteazkenean eten zuten sanferminetako kartela hautatzeko bozketa, Udaltzaingoak iruzur zantzuak atzeman ostean. Guztira, iruzurrezko 606 boz kendu dituzte. Iruñeko udalak adierazi du ez dutela esango zein kartelaren alde ziren bozkak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.