Gasteizko Alfarotarren Etxea hotel bihurtu ahal izateko tramitazioak hasi dituzte

Udalak Alfarotarren Etxearen babesa bermatzen duen araudia aldatzeko prozesua abiatu du. Iradier Gardens inbertsio taldeak jauregia bera baino lau aldiz handiagoa den hotel bat egin nahi du.

XX. mende hasieran eraikitako Alfarotarren Etxea jauegiaren argazkia. HISPANIA NOSTRA
unai etxenausia
2022ko maiatzaren 11
16:26
Entzun

Gasteizko Udalak Alfarotarren Etxea jauregiaren babesa bermatzen duen araudia aldatzeko prozesua abiatu du. Horren bidez, Iradier Gardens inbertsio taldeak, eraikinaren jabeak, ez du arkitekturaren kontserbazio legea bete beharko. Barrualdea eta fatxadetako bi eraitsi nahi dituzte, jauregia bera baino lau aldiz handiagoa den hotel bat egiteko.

XX. mendearen hasierako etxe bat da, Manuel Iradier kaleko 5. zenbakian kokatua, eta Gasteizko babes araubide bereziaren mende dauden eraikinen katalogoandago. Alea-k zabaldu duenez, Hispania Nostraren Ondarearen Zerrenda Gorrian ere badago. Zerrenda horretan, Espainiako kultura ondareko zenbait elementu jasotzen dira, beren balioak desagertzeko, suntsitzeko edo nabarmen aldatzeko arriskua dutenak, elementu horiek ezagutarazteko, sendotzeko edo lehengoratzeko helburuarekin.

Alea-k aurreratu duenez, udaleko Elkarrekin taldeak «interes partikularrak lehenestea» leporatu dio udal gobernuari. «Deitoratzen dugu udala eraikinaren jabe den sozietatearen aurrean makurtzea eta haren katalogazioa jaistea onartzea, hura babesten tematu beharrean. Jabeei ad hoc aldaketak egiteko aukera ematen zaie, obrak errazago egin ahal izateko, baina haiek bazekiten zein ziren higiezinaren ezaugarri bereziak».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.