LGTBI

Erkorekak adierazi du ikertzen ari direla «gorroto faktore bat» ote dagoen Bilboko ustezko hilketetan

Segurtasun sailburuak aurreratu du ikerketa «luzea» izango dela, eta «zuhurtzia» eskatu du

Homofobiaren aurka egindako manifestazio bat, iaz, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Olatz Enzunza Mallona.
2022ko maiatzaren 11
16:32
Entzun

Aurrera jarraitzen du Bilboko ustezko hilketen ikerketak, eta faktore ekonomikoez gainera «gorroto faktore bat» ere ba ote dagoen ikertzen ari direla esan du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak gaur goizean, Egun on Euskadi saioan, EITBn.

Guztira sei dira Bilboko ustezko hilketekin lotuta Ertzaintza ikertzen ari den kasuak, baina ez dira guztiak hilketenak; edo ez dute hala baieztatu oraingoz, behintzat. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Ertzaintzak jakinarazi dute zehazki ustezko hilketa bat, ustezko bi hilketa saiakera eta beste hiru heriotza ikertzen ari direla, baita sei kasuen arteko lotura posiblea ere. Hainbat komunikabideren arabera, ustezko hiltzailea gizonekin harremanak izateko Wapo aplikazioaren bidez jartzen zen biktimekin harremanetan.

Segurtasun sailburuak «zuhurtzia» eskatu du kasuari buruz, eta ikerketa «luzea» izango dela aurreratu du: «Ez da hilabetetan konponduko: froga asko aztertu behar dira».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.