Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, emakumezko bati sexu eraso bat egitea egotzita

Erasoa astelehenean gertatu zen. Orduan atzeman zuten gizonezkoa; aske da dagoeneko, Erasoen Kontrako Udaleko Mahaiaren arabera.

Indarkeria matxistaren kontrako manifestazioa Barakaldon, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko maiatzaren 11
17:13
Entzun

Barakaldoko (Bizkaia) Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen joan den astelehenean, emakumezko bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Oraingoz, ez Poliziak ez eta agintariek ere ez dute erasoaren gaineko informazio gehiago plazaratu. Edonola ere, argitu dute gizonezkoa aske dela jadanik.

Atzo, Erasoen Kontrako Barakaldoko Udaleko Mahaiak erasoaren berri izan zuen. Hala eta guztiz ere, Udalak adierazi du ez dutela sexu erasoen aurka martxan jarri ohi den protokolorik abiarazi. Izan ere, emandako informazioaren arabera, ez dute erdietsi biktimarekin harremanetan jartzea. Diotenez, ez die erantzun udalaren telefono deiei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.